Lady Gaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lady Gaga
Lady Gaga - 2019 SAG Awards.jpg
Bizitza
Izen osoa Stefani Joanne Angelina Germanotta
Jaiotza Manhattan1986ko martxoaren 28a (34 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Upper West Side
Rivington Street
Los Angeles
Yonkers
Manhattan
Malibu
Talde etnikoa Italo-estatubatuarra
Frantziarra
Estatubatuarra
Italiarra
Familia
Bikotekidea(k) Michael Polansky
Taylor Kinney
Christian Carino
Daniel Horton
Hezkuntza
Heziketa Jesusen Bihotza Eskola
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola : Musika
Collaborative Arts Project 21
Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Hizkuntzak Ingelesa
Frantsesa
Alemana
Italiera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, kantugilea, disko-ekoizlea, dantzaria, enpresaburua, moda-diseinatzailea, musikaria, modeloa, errealizadorea, artista plastikoa, piano-jotzailea, zutabegilea, telebista-ekoizlea, zinema ekoizlea, gidoilaria, zinema aktorea, Disk Jockeya, egile abeslaria, aktorea eta telebista-aktorea
Lan nabarmenak Poker Face
Paparazzi
Bad Romance
Telephone
Born This Way
Christmas Tree
Eh, Eh (Nothing Else I Can Say)
The Fame
Just Dance
The Fame Monster
Alejandro
The Remix
Lady Gaga Presents the Monster Ball Tour: At Madison Square Garden
Born This Way
Judas
The Edge of Glory
A Very Gaga Thanksgiving
A Very Gaga Holiday
ARTPOP
Applause
Do What U Want
Million Reasons
Shallow
A Star Is Born
Rain on Me
Sour Candy
Jasotako sariak
Influentziak David Bowie, Queen, Madonna, Michael Jackson, Bruce Springsteen, Glam rock, Whitney Houston, Prince, Rainer Maria Rilke, Kiss, Cyndi Lauper eta The Beatles
Izengoitia(k) Lady Gaga
Genero artistikoa electropopa
dance popa
synthpopa
countrya
dancea
art popa
europopa
Ahots mota mezzosopranoa
Musika instrumentua pianoa
ahotsa
keytarra
gitarra akustikoa
gitarra elektrikoa
Sintetizadorea
gitarra
bateria
Diskoetxea Interscope Records
Universal Music Group
Cherrytree Records
Def Jam Recordings
KonLive Distribution
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm3078932
ladygaga.com
Lady Gaga signature.svg

Stefani Joanne Angelina Germanotta[1] (/ˈstɛfəni ˌdʒɜːrməˈnɒtə/) (New York, 1986ko martxoaren 28a) —Lady Gaga izen artistikoaz ezagunagoa[2]musikagile, abeslari, aktore eta enpresaburu estatubatuarra da, LGTB komunitateko kideen eskubideen aldeko ekintzailea.[3][4] Bere karrera musikalean zehar berritzeagatik[5] eta entretenimendu-industriaren barruan duen moldaerraztasunaren ondorioz da ezaguna, hein handi batean.[6] Gazte zenean, nerabezaro aldera, hasi zen kantatzen, open-mic gauetan; bai eta eskolako antzerkietan antzezten ere.[7] Collaborative Arts Project 21ean (CAP21) ikasi zuen,[8] New Yorkeko Unibertsitateko (NYU) Tisch Arte-Eskolan sarturik zegoenean,[9] musika-karrera bat hasteko helburuarekin utzi zuen arte.[8][10] Def Jam Recordings-ek berarekin zuen kontratua bertan behera utzi ostean,[11] Sony/ATV Music Publishing izeneko musika-enpresarekin lan egiten hasi zen, egile-abeslari eta konpositore modura.[12] Bertan, Akon abeslariak Interscope Records-ekin akordio batera iristea ahalbidetu zion Gagari,[13][14] bai eta Akon beraren KonLive Distribution-ekin ere, 2007. urtean.[15]

Hurrengo urtean,The Fame izeneko debut-albumarekin maila gorenera ailegatu zen,[16] AEBetako musika-zerrenden gailurrera iritsi ziren "Just Dance"[17] eta "Poker Face" barneratzen dituena, besteak beste,[18][19][20] kritika nahiko positiboak ekarri zizkiona.[21] Gaga bere lehen albumaren makulu zen The Fame Ball Tourean zegoela,[22][23] The Fame albuma birkaleratua izan zen, The Fame Monster EPa (2009) bertan barneratzeko,[24] "Bad Romance", "Telephone" eta "Alejandro" singleduna.[25][26]  EP honen bidez lortutako famak The Monster Ball Tourari hasiera ematea ahalbidetu zion, diru gehien lortu duten historiako mundu-giren artean kokatzen dena.[27][28]

Bere hirugarren albumaren bidez, Born This Way (2011),[29] rock elektronikoa eta techno-popa bezalako musika-generoak esploratu zituen,[30][31] lehen astean AEBetan milioi bat album-kopia baino gehiago saldu zituen lanaren funtsa izan zirenak.[32][33] Albumaren izena hartzen duen "Born This Way" singlea garaiko iTunes Dendako saltzen azkarrena zen abestia bihurtu zen,[34] lehen bost egunetan milioi bat abesti-kopia baino gehiago deskargatu baitziren.[34][35][36][37] Bestalde, aipagarri dira ere "Judas", "The Edge of Glory", "Yoü and I" eta "Marry The Night" singleak.[38] Albumaren salmentakThe Born This Way Ball Tourarekin emendatu zituen, modu abruptoan amaitu zena artistak aldaka apurtzean.[39][40][41]

Aldaka-operazio ostean,[39][42] EDMaren influentzia nabaria duen ARTPOPren ostean (2013),[43] zeinetan aipagarri diren "Applause" eta "Do What U Want" abesti eta laneko lehen eta bigarren singleak, hurrenez hurren,[44][45] Gagak dance-poptik aldendu,[46] eta, Tony Bennett-ekin batera, jazz-album bat kaleratu zuen: Cheek to Cheek (2014),[47] Lady Gagaren hirugarren bat-zenbakidun albuma izan zena, The Fame eta Born This Wayrekin batera.[48] Aldentze horretan ere, countryaren[49] eta rock arinaren influentziak[50] dituen Joanne (2016), bere bosgarren albuma, kaleratu zuen ere,[51] non "Million Reasons" singlea aipatzekoa den.[52] Albuma bere laugarren bat-zenbakia izan zen,[53] eta modu hirukoitzean izan zen promozionatua: Gaga: Five Foot Two (Netflix; 2017) dokumentalarekin,[54] SuperBowl-eko LI. edizioko erdi-atsedenaldiko aktuazioarekin[55] eta Joanne World Tour tourarekin;[56] fibromialgia-kolpe batek toura bertan beher uztera eraman zuen arte.[57][58]

Garai horretan ere, American Horror Story: Hotel minisailean parte hartu zuen (20152016),[59] Emakumezko Aktore Onenaren Urrezko Globo Saria irabaztea eragin ziona, Minisail edo telefim kategoriaren barruan.[60] 2018. urtean, bestalde, A Star Is Born filmaren protagonista izan zen,[61] kritikoen oniritziarekin.[62] Azken honen soinu-bandan ere parte hartu zuen, zeinetatik aipagarri den "Shallow" abestia,[63] AEBetako abesti-zerrendaburu bilakatu zena.[64] Film horrek aktoresa berriari eta urte bakarrean, Oscar bat, Grammy bat, BAFTA-sari bat eta Urrezko Globo Sari bat irabaztea eragin zion.[65] Disko horretatik aipagarri dira ere "Always Remember Us This Way" eta "I'll Never Love Again" abestiak.[66][67] Handik gutxira, Enigma izeneko erresidentzia hasi zuen Las Vegasen (Nevada, AEB).[68][69]

2020an, amaitzeko, bere pop-jatorrietara itzuli zen bere seigarren albumarekin, Chromatica,[70][71] non, besteak beste, Ariana Grande-rekin batera egindako "Rain on Me" kolaborazioa aipagarri den,[72] Gagaren bosgarren bat-zenbakia suposatzen duena.[73]

181 milioi diska saldu ostean, 2017rako,[74] Gaga mundu mailako diska gehien saldu dituzten abeslarien artean kokatzen da, bai eta 2010eko hamarkadako diru gehien irabazi duen laugarren emakume abeslaria da ere. Bere lorpenean artean, hainbat Guinness errekor, 11 Grammy-sari eta Songwriters Hall of Fameren (SHOF) zein CFDAren sari bana aipa daitezke.[75] Billboarden Urteko Artista eta Urteko Emakume modura izan da saritua ere, bai eta VH1eko Musikako Emakume Garrantzitsuenaren bigarren postua, 2012an. 2011ean, Time aldizkariko "azken hamar urteetako influentzia handiena izan duten pertsonen" sailkapenean bigarren postuan agertu zen, bai eta Forbes aldizkarian ere.[76][77]

Bere filantropiarengatik eta aktibismoarengatik da ezaguna ere, LGTB komunitatearen defentsatik buru-gaitzen despatologizazioraino.[78][79][80] Testuinguru horretan, Born This Way Foundation izeneko GKEa sortu zuen, 2011. urtean, bullyingaren aurkako LGTB gazteen ahalduntze-lanak egiten dituena,[81][82] bai eta buru-osasunaren hobekuntzarako lanak ere.[83][84][85] Era berean, enpresaburu modura Haus Laboratorieseko buru da, makillaje-kolekzio osoaren erantzule dena,[86] bai eta Fame zein Eau de Gaga lurrinena ere.[87][88]

Biografia eta artista-karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986–2003: lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stefani Joanne Angelina Germanotta 1986ko martxoaren 28an jaio zen, Lenox Hill auzoko Lenox Hill Ospitalean (Manhattan),[89][90] New Yorkeko hirian.[91][92][93] Interneteko enpresari, filantropo eta exekutibo zen Joseph Anthony Germanottaren eta Cynthia Louise Germanottaren (jaiotzez, Bissett) lehen alaba da.[94] Natali Veronica izeneko arreba bat du ere, 1992an jaioa.[95][96] Esan bezala, jatorri italiarra du,[97] eta, modu urrunago batean, jatorri frantziar-kanadarra ere.[98] Manhattaneko Upper West Side auzoan hazia, abeslariaren hitzetan bere familia langile-klasekoa da, "denetarako gogor borrokatu behar izan zutela" adieraziz.[99][100]

Ezkertia da;[101] pianoa jotzen lau urte zituenean hasi zen,[102] bere amak kulturadun emakume gazte bat bihurtu zedin defendatzearen ondorioz;[103] hala, hamahiru urte soilik zituenean, bere lehen balada konposatzera eta idazteraz ailegatuz.[104] Piano-klaseak bere haurtzaro osoan zehar hartu zituen, non musika-orriak irakurtzea baino entzunez ikastea nahiago zuen.[4][105] Hurrengo urtean, klub mota ezberdinetako open-mic gauetara aurkezten hasi zen ere.[106] Bere gurasoek Gagaren musikarekiko atsegintasun horri eusteko animatu zuten, "Creative Arts Camp" batera sartuz.[4] Hamaika urte zituenetik Jesusen Bihotza eskolan ikasi zuen, erromatar katolikoa den soilik emakume-eskola pribatuan.[107] Gaga berak bere bigarren hezkuntzan zeharreko pertsona, 16-18 urterekin, "oso dedikatua, oso ikasle ona eta oso diziplinatua" moduan deskribatzen du, bai eta "zertxobait dudatsua" ere. Adaptatu gabeko pertsona konsideratzen zen, eskola barruan, "jarrera bitxiegia eta probokatzaileegia" izateagatik.[108] Jesusen Bihotza Eskolan zegoen bitartean, New Yorkeko jesuiten Regis Eskolan hasi zen antzerki-lanetan ere,[109] "Guys and Dolls" (Adelaide) eta "A Funny Thing Happened on the Way to the Forum" (Philia) musikalen antzezpenean parte hartuz.[109][110]

Geroago New Yorkeko Unibertsitateko Tisch School of the Artsen ikasi zuen. 20 urterekin Interscope Records disketxean musikagile bezala hasi zen lanean Pussycat Dolls bezalako pop musika taldeentzat abestiak idatziz.

2008 bere lehen diskoa atera zuen abeslari bezala, The Fame, eta berarekin 12 milioi ale saldu zituen mundu mailan 2008 eta 2010 urteen artean. Diska horren lehenengo bi singleak "Just Dance" eta "Poker Face" izan ziren. "Poker Face" 2009ko abestirik arrakastatsuena bihurtu zen mundu mailan 9,8 milioi ale fisiko salduta legez, eta laugarren postua lortu zuen legezko deskargetan 7,7 milioi alerekin. 2009ko azaroan The Fame Monster EPa kaleratu zuen, berarekin 8,4 milioi diska ale saldu zituelarik. 2011ko maiatzaren 23an bere bigarren albuma, Born this Way, kaleratu zuen.

Gogoko ditu glam rock taldeetako abeslariak, hala nola David Bowie eta Queen, eta 1980ko hamarkadako Madonna eta Michael Jackson pop abeslariak. Eragina izan dute Lady Gagaren musika estiloan.

Abesti hauek egin dute ospetsu: "Love Game", "Just Dance", "Poker Face", "Paparazzi", "Bad Romance", "Telephone" (Beyoncérekin batera), "Alejandro", "Born This Way", "Judas", "The Edge Of Glory", "Yoü And I", "Marry The Night", "Applause", "Do What U Want", "G.U.Y.", "Million Reasons".

Aktore lanak ere egin ditu. 2015 eta 2016an, American Horror Story antologia telesailaren bostagarren denboraldian aritu zen, eta minisaila edo telefilmeko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria eskuratu zuen. 2018an, bere lehen protagonista papera antzeztu zuen zineman A Star Is Born musikal filmean.

Lady Gaga, 2011. urtean.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Headings Results» cocatalog.loc.gov . Noiz kontsultatua: 2020-08-02.
  2. Dambrosio, Christina. «How Lady Gaga came up with her famous name» Insider . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  3. (Ingelesez) «Lady Gaga, Already a Gay Icon, Shows She's an Activist Too» The Washington Post 2009-10-12 ISSN 0190-8286 . Noiz kontsultatua: 2020-06-04.
  4. a b c Johanson, Paula,. Lady Gaga : a biography. ISBN 978-1-4408-0110-5 PMC 780443001 . Noiz kontsultatua: 2020-08-02.
  5. (Ingelesez) Llewellyn, Tracey. (2019-10-29). «'I still transform from day to day': Lady Gaga on reinventing herself and breaking the rules for the right reasons» The Telegraph ISSN 0307-1235 . Noiz kontsultatua: 2020-08-02.
  6. (Ingelesez) Levine, Nick. «Can Lady Gaga become the world’s biggest pop star once more?» www.bbc.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-02.
  7. (Ingelesez) «The Fame: How Lady Gaga Became Pop's Self-Made Superstar» Consequence of Sound 2018-09-04 . Noiz kontsultatua: 2020-08-02.
  8. a b (Ingelesez) Staff, BrooklynVegan. «Lady Gaga played Knitting Factory NYC as Stefani 10 years ago today (tonight she does the Grammys tribute to Bowie) UPDATE: Watch it» BrooklynVegan . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  9. (Gaztelaniaz) Digital, Periodista. (2019-11-04). «Lady Gaga se calza un sombrero de copa y arrasa…» Periodista Digital . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  10. (Ingelesez) Lin, Joseph. (2010-05-10). «Top 10 College Dropouts - TIME» Time ISSN 0040-781X . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  11. LA Reid regrets dropping Gaga | Complete Music Update. . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  12. «Sony/ATV» www.sonyatv.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  13. (Ingelesez) «Akon 'cashes out' on Lady Gaga record deal» Newshub . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  14. (Ingelesez) Crosley, Hillary. «Akon Says He Can Retire, Thanks To Lady Gaga» MTV News . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  15. (Ingelesez) «KonLive Distribution» Discogs . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  16. (Ingelesez) Elliott, Mark. (2019-08-19). «The Fame: How Lady Gaga Wrote A Self-Fulfilling Prophecy | uDiscover» uDiscover Music . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  17. «Rewinding the Charts: In 2009, Lady Gaga 'Just Dance'-d Her Way to No. 1 on the Hot 100» Billboard 2019-01-17 . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  18. «Lady GaGa Scores Hot 100 Milestone With 'Poker Face'» Billboard 2009-04-02 . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  19. «This Week in Billboard Chart History: In 2009, Lady Gaga Shuffled to No. 1 on the Hot 100 With 'Poker Face'» Billboard 2019-04-08 . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  20. (Ingelesez) Stone, Rolling; Stone, Rolling. (2013-10-13). «100 Best Debut Albums of All Time» Rolling Stone . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  21. (Ingelesez) The Fame by Lady Gaga. . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  22. «Lady GaGa Announces Dates For "The Fame Ball" Tour | Universal Music» web.archive.org 2011-07-17 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  23. «Lady Gaga's 'Fame Monster' at 10: Five Reasons Why the Album Still Matters» Spin 2019-11-18 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  24. (Ingelesez) Archive-James-Dinh. «Lady Gaga Reveals The Fame: Monster Re-Release Details» MTV News . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  25. «Lady Gaga» Billboard . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  26. (Gaztelaniaz) LOS40. (2019-11-20). «‘The Fame Monster’, la culminación como icono pop de Lady Gaga, cumple 10 años» LOS40 . Noiz kontsultatua: 2020-08-04.
  27. «Lady Gaga's Monster Ball Tour Breaks Record for Debut Headlining Artist» Billboard 2011-05-05 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  28. (Ingelesez) «Lady Gaga's Monster Ball rolls into the record books» the Guardian 2011-05-06 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  29. (Ingelesez) «Lady Gaga's 'Born This Way' Turns Five: A Look Back | Celebuzz» www.celebuzz.com 2016-05-23 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  30. «Lady GaGa : le son électro/rock de "Born This Way"» chartsinfrance.net . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  31. (Ingelesez) Rosen, Jody; Rosen, Jody. (2011-05-18). «Lady Gaga's 'Born This Way': A Track-by-Track Breakdown» Rolling Stone . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  32. (Ingelesez) «Lady Gaga tops the 1million mark in first-week album sales» LA Times Blogs - Pop & Hiss 2011-06-01 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  33. «It's Official: Lady Gaga's 'Born This Way' Sells 1.11 Million» Billboard 2011-05-31 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  34. a b (Ingelesez) Kaufman, Gil. «Lady Gaga's 'Born This Way' Is Fastest-Selling Single In iTunes History» MTV News . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  35. «Ask Billboard: Who Has the Most Million-Selling Downloads?» Billboard 2011-09-30 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  36. (Ingelesez) Pomerantz, Dorothy. «Lady Gaga Sets iTunes Sales Record» Forbes . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  37. (Ingelesez) Born This Way by Lady Gaga. . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  38. (Ingelesez) «Lady Gaga, 'Born This Way' - Track-By-Track Album Review | NME» NME Music News, Reviews, Videos, Galleries, Tickets and Blogs | NME.COM 2011-05-17 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  39. a b (Ingelesez) «Lady Gaga reveals she broke her hip on 'Born This Way' world tour | NME» NME Music News, Reviews, Videos, Galleries, Tickets and Blogs | NME.COM 2013-07-30 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  40. (Ingelesez) Hip injury forces Lady Gaga to cancel tour. 2013-02-14 ISSN 0307-1235 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  41. (Ingelesez) «Lady Gaga cancels all Born This Way tour dates due to hip injury» The Independent 2013-02-14 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  42. (Ingelesez) Callahan, Maureen. (2013-12-15). «What happened to Lady Gaga?» New York Post . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  43. (Ingelesez) Vozick-Levinson, Simon; Vozick-Levinson, Simon. (2013-06-14). «Producer Zedd Talks Lady Gaga's 'Experimental' New Album» Rolling Stone . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  44. «Lady Gaga Releases 'Applause' Single: Listen» Billboard 2013-08-12 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  45. «Lady Gaga Apologizes for "Twisted" R. Kelly Song "Do What U Want"» E! Online Thu Jan 10 12:25:00 GMT+0 2019 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  46. (Ingelesez) Elliott, Mark. (2019-09-23). «Cheek To Cheek: How Lady Gaga Rebelled Against Herself | uDiscover» uDiscover Music . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  47. «Lady Gaga and Tony Bennett Release 'Cheek to Cheek' Album Cover, Track List & New Song» Billboard 2014-08-19 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  48. «Tony Bennett & Lady Gaga's 'Cheek To Cheek' Debuts at No. 1» Billboard 2014-10-01 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  49. (Ingelesez) News. «Lady Gaga Reveals Meaning Behind 'Joanne' Country Influence» Fuse . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  50. (Ingelesez) Ramsden, Sam. (2020-05-29). «It's time for people to show Lady Gaga's Joanne album the respect it deserves» Metro . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  51. «Lady Gaga Scores Her Fourth No. 1 Album on Billboard 200 Chart With 'Joanne'» Billboard 2016-10-30 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  52. (Gaztelaniaz) «Million Reasons, el nuevo single de Lady Gaga» La Vanguardia 2016-10-06 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  53. (Ingelesez) «Lady Gaga tops Billboard charts for the forth time with her new single Joanne» Capital FM 2016-10-31 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  54. (Ingelesez) «Gaga: Five Foot Two | Netflix Official Site» www.netflix.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  55. (Ingelesez) News, A. B. C.. «Lady Gaga Opens Super Bowl LI Halftime Show With Tribute to America» ABC News . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  56. (Ingelesez) «Lady Gaga kicked off her 'Joanne' World Tour last night - and it looked pretty epic | NME» NME Music News, Reviews, Videos, Galleries, Tickets and Blogs | NME.COM 2017-08-02 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  57. (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2018-02-03). «Lady Gaga suspende los 10 últimos conciertos de su gira europea» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  58. «Lady Gaga Cancels European Tour Dates Due to 'Severe Pain'» Billboard 2018-02-03 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  59. (Gaztelaniaz) Ayuso, Rocío. (2015-10-09). «Lady Gaga, un monstruo con ‘glamour’» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  60. (Ingelesez) Wagmeister, Elizabeth; Wagmeister, Elizabeth. (2016-01-11). «Lady Gaga Says Golden Globe Win for ‘American Horror Story’ is ‘One of the Greatest Moments of My Life’» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  61. (Gaztelaniaz) Mundo, BBC News. (2018-10-05). «"Nace una estrella": la llegada triunfal de Lady Gaga al mundo del cine (y por qué podría ganar un Oscar)» BBC News Mundo . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  62. A Star Is Born. . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  63. (Gaztelaniaz) «Shallow, de Lady Gaga y Bradley Cooper: letra en español y vídeo» ELMUNDO 2018-09-28 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  64. «Lady Gaga & Bradley Cooper's 'Shallow' Surges to No. 1 on Billboard Hot 100, Fueled by Oscars Gains» Billboard 2019-03-04 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  65. (Ingelesez) «'This is hard work': Lady Gaga becomes first female artist to win all five big awards in one season» National Post . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  66. (Gaztelaniaz) «'Always remember us this way' es una balada que nos enseña inglés en CADENA 100» CADENA 100 2019-08-19 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  67. (Gaztelaniaz) Martín, Por Cynthia. (2018-10-20). «'Ha nacido un estrella': nuevo videoclip de 'I’ll Never Love Again'» Fotogramas . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  68. «Opening Night! Lady Gaga Kicks Off Her ‘Enigma’ Vegas Residency» idolator 2018-12-29 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  69. (Ingelesez) «Lady Gaga Kicks Off Las Vegas Residency with Star-Studded Affair — Including Katy Perry!» PEOPLE.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  70. (Ingelesez) Andrew Sacher. «Lady Gaga returns to dance-pop on new album ‘Chromatica’ (listen)» BrooklynVegan . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  71. Larocca, Callie Ahlgrim, Courteney. «Lady Gaga returns with triumphant, electro-pop bangers, but 'Chromatica' fails to maintain its high notes» Insider . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  72. (Gaztelaniaz) «Lady Gaga y Ariana Grande bailan en el apocalíptico vídeo de ‘Rain on Me’» La Vanguardia 2020-05-22 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  73. «Lady Gaga & Ariana Grande's 'Rain on Me' Debuts at No. 1 on Billboard Hot 100» Billboard 2020-06-01 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  74. «Lady Gaga To Receive First-Ever Contemporary Icon Award | Songwriters Hall of Fame» www.songhall.org . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  75. (Ingelesez) «Lady Gaga | Awards» AllMusic . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  76. (Ingelesez) «Lady Gaga» Forbes . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  77. «Lady Gaga Is Billboard's 2010 Artist of the Year, Ke$ha Takes Top New Act | Billboard» web.archive.org 2015-05-02 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  78. «12 Times Lady Gaga Showed Love for the LGBTQ Community» Billboard 2018-09-20 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  79. (Ingelesez) «Lady Gaga writes powerful essay about suicide and mental health» TODAY.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  80. (Ingelesez) Mallenbaum, Carly. «Lady Gaga shares mental health struggle, thoughts of suicide: 'My inner voice shut down'» USA TODAY . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  81. (Ingelesez) Lezmi, Josh; Articles, More; March 04, 2019. (2019-02-28). «Lady Gaga's Born This Way Foundation: All You Need to Know» Showbiz Cheat Sheet . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  82. (Ingelesez) «Home - Born This Way Foundation» Born This Way Foundation . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  83. (Ingelesez) «Mental Wellness - Born This Way Foundation» Born This Way Foundation . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  84. (Ingelesez) «Lady Gaga’s Born This Way Foundation + The National Council for Behavioral Health Launch Contest to Promote Mental Health First Aid» Mental Health First Aid 2018-04-30 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  85. (Ingelesez) «Born This Way Foundation receives mental health award» Mental Health Weekly (40): 7–8 2019-10-21 doi:10.1002/mhw.32100 ISSN 1058-1103 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  86. (Ingelesez) «OUR HAUS. YOUR RULES.» HAUS LABORATORIES . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  87. «Lady Gaga Gets Dark and Dirty for 'Fame' Perfume Trailer: Watch» Billboard 2012-08-14 . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  88. (Ingelesez) Keirans, Maeve. «Lady Gaga's New Perfume Is 'Ready For Sex'» MTV News . Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  89. «Lady Gaga - NME» web.archive.org 2017-10-01 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  90. «It's Lady Gaga's 27th Birthday! We Celebrate With Her 10 Style Highlights Of The Year | Grazia Fashion» web.archive.org 2013-04-02 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  91. (Ingelesez) «Lady Gaga» Biography . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  92. «Lady GaGa Biography» web.archive.org 2011-09-06 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  93. «Chart Beat: Lady GaGa, Luis Fonsi, Taylor Swift, 'Purple Rain'» web.archive.org 2009-01-14 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  94. (Ingelesez) Warrington, Ruby. Lady Gaga: ready for her close up. ISSN 0140-0460 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  95. «Lady Gaga's Sis Makes Cameo in "Telephone" Video» E! Online Mon Mar 15 15:33:47 GMT+0 2010 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  96. (Ingelesez) «Lady Gaga Sister: Parsons Fashion Design Student» PEOPLE.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  97. (Ingelesez) «Mom accompanies Gaga to control her wild ways» Zee News 2011-04-04 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  98. «Lady Gaga is related to Madonna: Documents show pop singers are ninth cousins once removed - New York Daily News» web.archive.org 2012-07-30 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  99. (Ingelesez) Reszutek, Dana. (2017-02-01). «Lady Gaga’s NYC: From the Upper West Side to Lower Manhattan, places the singer’s called home» amNewYork . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  100. «Shady lady: The truth about pop's Lady Gaga | The Times & The Sunday Times» web.archive.org 2017-10-28 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  101. (Ingelesez) «Famous lefties» www.cbsnews.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  102. (Ingelesez) «Lady Gaga over the years» Heart . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  103. «From Stefani Germanotta to Lady Gaga to Mother Monster: How a Star Was Born [WHERE ARE THEY NOW? / Ones To Watch»] Ones To Watch . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  104. (Ingelesez) «Lady Gaga | SHOWstudio» www.showstudio.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  105. (Ingelesez) «Lady Gaga learned to play piano by ear as a child» Music-News.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  106. «Lady Gaga : Biography» web.archive.org 2011-09-03 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  107. (Ingelesez) «Lady Gaga: How the world went crazy for the new queen of pop» The Independent 2009-05-16 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  108. Tracy, Kathleen.. (). Superstars of the 21st century : pop favorites of America's teens. Greenwood, 202 or. ISBN 978-0-313-37737-2 PMC 829713451 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  109. a b «How Lady Gaga Became the World's Biggest Pop Star -- New York Magazine» web.archive.org 2010-04-01 . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.
  110. (Ingelesez) Hetrick, Adam. (Mon Feb 23 00:34:36 EST 2015). «See a Photo of Teenage Lady Gaga in Her High School Production of Guys and Dolls» Playbill . Noiz kontsultatua: 2020-08-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lady Gaga Aldatu lotura Wikidatan