Robert Caplanne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Caplanne
Bizitza
Jaiotza1949
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBiarritz1986ko urtarrilaren 4a (36/37 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakelektrizitatea

Robert Caplanne (1949 - Biarritz, Lapurdin, 1986ko urtarrilaren 4a) Ipar Euskal Herrian bizi zen langilea zen. GAL talde terroristak erail zuen.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986ko urtarrilaren 4an, Robert Caplanne elektrizista hil zen atentatu baten ondorioz. 11 egun lehenago, 1985eko abenduaren 24an, GAL talde parapolizialeko bi kidek lau tiro egin, horietatik hiruk jo eta larriki zauritu zuten Biarritzen. Robert Caplann kafe bat hartzera joan zen lanean hasi aurretik, ohi zuen bezala. 07:50ak aldera, Biarritzeko Royal tabernatik irten zen bere autoaren bila. Ibilgailurako bidean, gizon batek geldiarazi eta, hitzik esan gabe, tiro egin zion. Caplannek balen kolpea jaso zuen lepoan, toraxean eta sabelaldean.[1]

Bera ez zen errefuxiatua, baina Enrique Errasti zelakoan egin zioten eraso. Caplanneren gurasoek La Croix taberna zuten Biarritzen, eta hara joan ohi zen errefuxiatu ugari.[2]

GAL Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra erabili zuten izenetako bat da, eskuin muturreko kidez osatua; eraso hau erreibindikatzeko CEDADE izena erabili zuten. Talde hauek gutxienez 70 pertsona hil zituzten Euskadin tarte horretan. Erasoaren egileak hauek izan ziren: Rovira Llor, hil zuena, José Luis Fariñas, Jorge Porta eta Carlos Pedemonte laguntzaileak izan ziren. Ismael Miquel Gutiérrezek krimenaren eragilea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]