Robin of Sherwood (telesaila)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robin of Sherwood
Formatua Abentura, Drama eta Fantasia
Iraupena 60 min.
Egilea Richard Carpenter
Protagonistak Michael Praed
Jason Connery
Judi Trott
Nickolas Grace
Robert Addie
Ray Winstone
Clive Mantle
Phil Rose
Mark Ryan
Peter Llewellyn Williams
John Abineri
Philip Jackson
Herria  Erresuma Batua
TB Katea ITV
Emisioa 1984ko apirilaren 28a
1986ko ekainaren 28a
Atalak 26

Robin of Sherwood (euskaraz Sherwoodeko Robin; beste izenburu batzuk Robin The Hood edo Robin Kapusaitua, Estatu Batuetan Robin Hood izenburupean eman zuten) 1980. hamarkadako britainiar telesaila arrakastatsua izan zen, Robin Hood kondairazko pertsonaian oinarritua zegoelarik. HTV eta Goldcrest ekoiztetxeen elkarlana izan zen eta Britainia Handian ITV katean 1984 eta 1986 urte bitartean eman zuten. Hego Euskal Herrian berriz, 1989an ETB1 kateak euskaraz bota zuen eta 90. hamarkada aldera bai ETB1ek zein ETB2ak. Bere azken emisioa 1996an izan zen. Telesailean Robin Hooden pertsonaia bi aktoreek antzeztu zuten: lehen aktore nagusia Michael Praed izan zen, ondoren Jason Conneryk (Sean Connery aktore ezagunaren semea) ordezkatuko zuelarik, telesailaren ideia nahiz pertsonai eta argudio osoa Richard Carpenterrek sortu zituen. Aurreko Robin Hooden kondairaren moldaketek ez bezala, Robin of Sherwood bertsio honek benetako bizitzako elementuak eta jentil edo paganismoaren elementuak maisuki nahasten ditu, ondorio bezala Robin Hood "zelta" edo "aurrekristau" antzeko bat ateratzen delarik. Telesailari "zeltiar" kutsu hau ematen zion elementu nagusiena aldiro entzuten ziren Clannad musika talde irlandar ospetsuaren abestiak ziren.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]