Edukira joan

Rocabarraigh

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rocabarraigh edo Rocabarra eskoziar mitologiako mamu uhartea edo haitza da, aipatutako mitologiaren arabera uharte hau munduaren amaiera aurretik agertuko da.

"Nuair a thig Rocabarra ris, is dual gun tèid an Saoghal a sgrios".
(Rocabarra itzultzean, mundua suntsitua izango da)

Uharte mitikoaren izena benetazkoa den Rockall uhartearekin nahastu ohi da. Adibidez, 1716an Martin Martinek Santa Kilda bisitatu zuenean Rockoll izena aipatu zuen, baina ez Rockall uhartearen inguruan Rockabarra (Rocabarraigh) inguruan baizik.

Izena eskandinaviar hikuntzetan oinarritzen da, barraigh (bar-ey) hitza irlandar toponimo ugarietan ohikoa da. Roca hitza Eskoziako gaelerako rocail hitzetik letorke, bere esanahia itsasautzi edo orroelari delarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Martin Martin Eskozia Mendebaldeko uharteen deskribapena (1716)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]