Edukira joan

Rockall

Rockall
Datu orokorrak
Garaiera23 m
Motahaitza
Luzera0,031 km
Zabalera0,0253 km
Azalera0,0007843 km²
Geografia
Map
Koordenatuak57°35′47″N 13°41′14″W / 57.596277777778°N 13.687305555556°W / 57.596277777778; -13.687305555556
UTC orduaUTC±00:00
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
UhartediKanpoko Hebridak
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaIpar Ozeano Atlantikoa

Rockall[1] Ipar Atlantikoko irla txiki eta arrokatsua da. Haitza desagertutako sumendi baten zatia da. 25 metroko zabalera du oinarrian eta 22 metrotako altura itsas mailatik. Behin-betiko biztanle bakarrak mangolinoak eta bestelako moluskuak dira. Itsas hegazti gutxi batzuek, hala nola kaioek, martinek eta zangek udan atseden hartzeko erabiltzen dute.

Ezinezkoa da bertan bizitzea. Ez dago ur iturri naturalik.

Rockall.

Eskoziako St Kilda biztanlerik gabeko irlatik 301,4 kilometro mendebaldera dago eta North Uist irlako Hogha Gearraidh herrixkatik 368,7 kilometrora. Irlandako Errepublikako Donegaletik 424 kilometro ipar-mendebaldera dago.

Estatuen aldarrikapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rockall uhartearen gaineko burujabetza Erresuma Batuak, Irlandako Errepublikak, Islandiak eta Faroe Uharteek/Danimarkak aldarrikatzen dute.

Erresuma Batuaren aldarrikapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955eko irailaren 18an, Desmond Scott britaniar teniente-komandanteak uhartea Erresuma Batuari atxiki zion ofizialki. Hiru soldadu helikoptero bidez uhartera iritsi ziren, eta bertan Erresuma Batuko bandera ipini zuten. 1972an Erresuma Batuak uhartea Invernessko konderriari (Eskozia) atxiki zion. 1973tik aurrera Kanpoko Hebriden parte da.

Rockall sarritan agertzen da Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberrian, Ondarroako arrantzaleen arrantzaleku.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]