Rockefeller Center

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rockefeller Center
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Gune Historikoa
GE Building by David Shankbone.JPG
Kokapena
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaNew York
Hiri global New York
BoroughManhattan
Koordenatuak 40° 45′ 31″ N, 73° 58′ 45″ W / 40.758611111111°N,73.979194444444°W / 40.758611111111; -73.979194444444Koordenatuak: 40° 45′ 31″ N, 73° 58′ 45″ W / 40.758611111111°N,73.979194444444°W / 40.758611111111; -73.979194444444
Historia eta erabilera
Construction of Rockefeller Center [[File:Arbcom ru editing.svg1931 - 1940
Inaugurazioa1939
Jabea Mitsubishi Estate Itzuli
Tishman Speyer Itzuli
Komisarioa Rockefeller familia
Izenaren jatorria John Davison Rockefeller (semea)
Arkitektura
Arkitektoa Raymond Hood Itzuli
Wallace Harrison Itzuli
Eraikitzailea Tishman Speyer Itzuli
Estiloa arkitektura modernoa
Art Déco arkitektura
Ondarea
AEBko Gune Historikoa 87002591
Atalak merkataritza-eraikin: 19
Webgune ofiziala

Rockefeller Center New York hiriko eraikin-multzo bat da, Rockefeller familiak eginikoa. 19 eraikinez osatuta dago, eta Bosgarren Etorbidearen eta Seigarren Etorbidearen artean kokatuta, Manhattan uharteko Midtown eremuan. Eraikin horietako batzuk dira Art Déco estiloak arkitekturaren esparruan izandako hezurmamitzearen adibide bikainak.

1987an National Historic Landmark edo Mugarri Historiko Nazionala izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).

Rockefeller Center eraikin-multzoan saltoki eta ikuskizun-areto ugari daude, horietako aipagarriena Radio City Music Hall, mundu osoan ospetsua.

Eraikin-multzo honetako etxe orratzik altuena GE Building da, 70 solairukoa eta 259 metroko altuera duena.

Rockefeller Center New Yorkeko turismo-helmuga ezagunenetarikoa da. Jende asko bertaratzen da, besteak beste Rockefeller Plazako apaingarri ugariak ikustera eta GE Building-en goialdeko behatokiak eskaintzen duen ikuspegi zoragarriaz gozatzera. Halaber, urte-sasoi bakoitzean jarduera erakargarri asko antolatzen da, hala nola izotz gaineko irristaketa, zerupean berariaz instalatzen den pista batean. Azaroaren bukaeran, ezin konta ahala argitxoz ederturiko Eguberrietako zuhaitz bat ipintzen da, zeina, 1931n lehenbizikoz jarri zenez geroztik, New Yorkeko eguberri-ospakizunen ikur bereizgarria bilakatu baita.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkeko ikuspegia tontorretik.
New Yorkeko ikuspegia tontorretik.
Ikuspegia tontorretik.
Ikuspegia tontorretik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]