Edukira joan

Roger Michell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger Michell

Bizitza
JaiotzaPretoria1956ko ekainaren 5a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza2021eko irailaren 22a (65 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Kate Buffery  (1992 -  2002)
Anna Maxwell Martin  (2002 -  2020)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Clifton College (en) Itzuli
Queens' College (Cambridge)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, telebista zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Erresuma Batua

IMDB: nm0585011 Allocine: 29357 Allmovie: p192154 IBDB: 15651
Musicbrainz: f2fbb584-5e01-4870-8340-0ccf5a6d4d81 Discogs: 1592061 Edit the value on Wikidata

Roger Michell (Pretoria, 1956ko ekainaren 5a - 2021eko irailaren 22a) britainiar zinema zuzendaria izan zen.

Diplomatiko baten semea izan zen eta haurtzaroa hainbat herrialdetan eman zuen. Clifton Collegen ikasi zuen, Bristolen; han, zuzendaritzaz zaletu zen, eta, ondoren, ingelesa ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Antzezlanak zuzendu zituen eta sei urtez Royal Shakespeare Companyko zuzendari laguntzailea izan zen. Zinema eta telebistako filmak ere zuzendu zituen, eta ezagunena Notting Hill izan zen.

Blackbird bere filmari egokitu zaio 2019an Donostiako Zinemaldiko Sail Ofiziala irekitzea, eta zuzendariak berak, Sam Neil aktoreak eta David Bernardi ekoizleak aurkeztu zuten filma Kursaaleko auditoriumean bildutako jendearen aurrean. Donostiako zinemaldia munduko zinemaldi garrantzitsuenetako bat dela esan zutenean, txalo jo zuten ikusleek, bai eta Bernardik testua euskaraz irakurri zuenean ere.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Garate, Miren. «Erritualaz gozatzeko deia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]