Rogue Squadron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Rogue Squadron Star Wars film sagako unibertsoko X-Wing ontziek osatutako ontzi eskuadroi bat da. Lehen aldiz Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa filmean agertzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuadroia Yavineko gudutik bizirik irten ziren Aliantza Errebeldeko pilotuek osatu zuten, aipaturiko guduan Luke Skywalkerrek lehen Heriotzaren Izarra suntsitu zuen Han Solo eta Wedge Antillesen laguntzarekin. Eskuadroi honek soilik X-Wing ehizaontziak erabiltzen ditu.

Bere kemena eta ausardiaren ondorioz Rogue Squadron deritzona sortu zen, Aliantza Errebeldeko eliteko pilotuek osatutakoa. Inperio Galaktikoaren aurkako matxinada amaitu ondoren, Wedge Antilles geratu zen eskuadroiko komandante bezala.

Bideojokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nintendo 64, GameCube eta ordenagailu pertsonalarentzako Star Wars:Rogue Squadron bideojoko sagaren bigarren izena ere bada.