Edukira joan

Rolf Aurness

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rolf Aurness
Bizitza
JaiotzaSanta Monica1952ko otsailaren 18a (72 urte)
Familia
AitaJames Arness
Jarduerak
Jardueraksurflaria

Rolf Aurness (Santa Monica, Kalifornia, 1952ko otsailaren 18a) estatubatuar surflaria da.

James Arness aktorearen semea eta Peter Graves aktorearen iloba da. Bederatzi urterekin, burezurra hautsi zuen eroriko batean, eta aitak surf egiten irakatsi zion, sendatzen laguntzeko. Entrenamendu zorrotza izan zuen, igeriketa eta Hawaiira surfa egiteko bidaiekin. Munduko Surf Txapelketa irabazi zuen 1970ean Victorian, finalean Midget Farrelly garaituta.