Romanus Pontifex

Wikipedia, Entziklopedia askea
Romanus Pontifex
Jatorria
Argitaratze-data1454
KomisarioaNikolas V.a
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Romanus Pontifex (euskaraz: «Erromako aita santu») Nikolas V.a aita santuak Alfontso V.a Portugalgoari 1455. urtean idatzitako bulda da. Dum Diversas-en jarraipen gisa, Afrikako Bojador lurmuturretik hegoaldeko lurralde guztien gaineko Portugalgo Koroaren jabetza baieztatu zuen. Turkiako sarrazenoen eta ez-kristauen lurrak desegiteko asmoarekin, aurreko buldek adierazitako herri horien esklabotzarako eskubidea errepikatu zuen . Buldak beste herrialde kristauei debekatu egin zien Portugalgo erregearen merkataritzarako eta kolonizaziorako lehentasuna haustea.

« Guk, lehenago aipaturiko errege Alfontsori kasu eginez, beste epistola batzuen bidez baimentzen diogu edozein sarrazeno, pagano edo Kristoren beste etsaien aurka indarrez sartzea, konkistatzea, gainditzea eta meneratzea eta gizakiak betirako morrontzan hartzea eta haientzat eta bere ondorengoentzat bere erresumez, dukerriez, konterriez, jaurerriez, ondasunez eta edukinez jabetzea. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]