Rosalind Tanner

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Rosalind Tanner

Bizitza
JaiotzaGöttingen1900eko otsailaren 5a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaCroydon1992ko azaroaren 24a (92 urte)
Familia
AitaWilliam Henry Young
AmaGrace Chisholm Young
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLausanako Unibertsitatea lizentzia
Girton College (en) Itzuli doktoretza
Cambridgeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaErnest William Hobson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Girton College (en) Itzuli  (1929 -  1932)
Londresko Imperial College  (1933 -  1967)

Rosalind Cecilia Hildegard Tanner (Göttingen, Alemania, 1900eko otsailaren 5aCroydon, Erresuma Batua, 1992ko azaroaren 24a) matematikaria eta matematikaren historialaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosalind Grace eta William Young matematikarien alaba zaharrena zen. Göttingenen jaio eta bizi izan zen Alemanian (bere gurasoek unibertsitatean lan egiten zuten) 1908ra arte.[2] Bere bizitzan Cecily izena erabili zuen.[3]

Rosalind Lausanako Unibertsitatearekin elkartu zen 1917an. Aitaren ikerketan ere lagundu zuen 1919 eta 1921 artean, Aberystwytheko University College Walesen, eta Edward Collingwooden lan egin zuen, baita Aberystwythen ere, Georges Valironek funtzio integralei buruz emandako ikastaroaren itzulpen batean.[3] Lizentziatura lortu zuen Lausanan 1925ean.[4]

Ondoren, Girton Collegen (Cambridge) ikasi zuen, eta 1929an doktoretza lortu zuen, EW Hobson irakaslearen begiradapean, Riemann-Stieltjeseko Integralari buruz ikertzeko.[5] Irakasle lanpostu bat onartu zuen Londresko Imperial College-n, eta bertan lan egin zuen 1967ra arte.[3]

1936aren ondoren, bere ikerketa gehiena matematikaren historian zentratu zen, batez ere Thomas Harriot matematikari isabeldarrarengan interesatuz. Harriot mintegiak sortu zituen Oxford eta Durhamen. Rosalind William Tannerrekin ezkondu zen 1953an; baina bera hil egin zen ezkondu eta hilabete batzuetara.[3]

1972an, berak eta Ivor Grattan-Guinnessek The Theory of Sets of Points (1906an argitaratua) gurasoen liburuaren bigarren edizioa argitaratu zuten.[6]

Hainbat artikulu idazteaz gain, matematikako testuak frantsesetik eta alemanetik ingelesera itzuli zituen.[7]

Rosalind Tanner 1992ko azaroaren 24an hil zen.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Functions of  defined by addition of functions of intervals in n-dimensional formulation, Mathematische Zeitschrift, Band 29, 1929, S. 171–216.[8]
  • On Riemann integration with respect to a continuous increment, Mathematische Zeitschrift, Band 29, 1929, S. 217–233.[9]
  • The algebra of many-valued quantities, Mathematische Annalen, Band 104, 1931, S. 260–280.[10]

Thomas Harriot-i buruzko lanak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Henry Stevens and the associates of Thomas Harriot, in Thomas Harriot: Renaissance scientist (Oxford, 1974), 91–106.
  • Nathaniel Torporley's 'Congestor analyticus' and Thomas Harriot's 'De triangulis laterum rationalium', Ann. of Sci. 34 (4) (1977), 393–428.
  • The ordered regiment of the minus sign: off-beat mathematics in Harriot's manuscripts, Ann. of Sci. 37 (2) (1980), 127–158.
  • The study of Thomas Harriot's manuscripts. I. Harriot's will, History of science 6 (Cambridge, 1967), 1–16.
  • Thomas Harriot as mathematician. A legacy of hearsay. I, Physis-Riv. Internaz. Storia Sci. 9 (1967), 235–247.
  • Thomas Harriot as mathematician. A legacy of hearsay. II, Physis-Riv. Internaz. Storia Sci. 9 (1967), 257–292.
1932an Zurichen egindako matematika nazioarteko kongresuan parte hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Cecily Tanner - Biography» Maths History (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. (Ingelesez) «Grace Chisholm - Biography» Maths History (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  3. a b c d e «Archive of the University of Liverpool: Papers of Dr. Rosalind Cecilia Hildegard Tanner; including papers of her parents W H Young and Grace C Young - Archives Hub» archiveshub.jisc.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  4. «Young, Rosalind» mathshistory.st-andrews.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  5. «R. Tanner - The Mathematics Genealogy Project» genealogy.math.ndsu.nodak.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  6. (Ingelesez) Young, William Henry; Young, Grace Chisholm. (1972). The Theory of Sets of Points. CUP Archive (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  7. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-02-05). «Cecily Tanner, matemática» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  8. Mathematische Zeitschrift. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  9. Mathematische Zeitschrift. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  10. Mathematische Annalen. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]