Rose-Adélaïde Ducreux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rose-Adélaïde Ducreux
Rose adelaide ducreux color.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1761eko abuztuaren 19a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Saint-Domingue1802ko uztailaren 26a (40 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Sukar horia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta musikagilea
Genero artistikoa erretratua

Rose-Adélaïde Ducreux (Paris, 1761Saint-Domingue, 1802ko uztailaren 26) musikari eta margolari frantziarra izan zen. Egin zituen erretratuei esker oso ezaguna izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseph Ducreux margolariaren alaba nagusia zen eta aitarekin ikasi zuen. 1791tik 1799ra bere lanak Louvre jauregia erakutsi zituen. 1791ean bere autoerretratua harpa jotzen margotu zuen; egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten ikus daiteke. 1791n ere garai iraultzailearen lehen Parisko Saloia egin zen; lehen aldiz, akademikoak ez zirenek ere lana aurkezteko aukera zuten eta Ducrexen lana bertan egon zen. 1793, 1795, 1798 eta 1799ko Saloietan era parte hartu zuen.

Musikaren ikuspuntutik, Parisko zirkuluetan mugitu zen eta Ethienne-Nicolas Méhulekin batera, opera bat idatzi zuen: LÍrato, ou l,Emporté. Opera hau Parisko Salle Favarten aurkeztu zen, 1801an.[1]

Jacques-Louis David Rose-Adélaïde Ducreuxen erretratua egin zuen.

Ducreux Frantziak Hispaniola uhartean zuen koloniako Saint-Domingueren prefetarekin ezkondu zen eta bizitzera hara joan zen. 1802ko uztailaren 26an, sukar horiren ondorioz hil zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Caso, Angeles, 2016, Ellas mismas : autorretratos de pintoras : desde la Prehistoria hasta las Vanguardias. ISBN 978-84-945745-1-1.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]