Rossio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rossio.

Rossio edo ofizialki Praça de Don Pedro IV (euskaraz Merkatu plaza) Lisboako enparantza ezaguna da, Baixa Pombalina auzoan dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII eta XIV mendeetan hiriko gune garrantzitsuenetakoa bihurtru zen hiria San Jurgi gazteluaren azpian hedatzen hasi zenean. 1450 urtean Etaus jauregia eraiki zen plazaren iparraldean, hasiera batean Lisboara zetozen atzerriko bisitari garrantzitsuak hartzen zituen baina 1536an Inkisizioaren egoitza nagusia bihurtu zen.

1504an Saindu guztien hospitala (Hospital Real de Todos os Santos) eraiki zen enparantzaren ekialdean. Mendebaldean ordea Santo Domingo konbentua zegoen.

1755eko Lisboako lurrikarak eraikin guzti hauek kaltetu zituen. Inkisizioaren egoitzak zutik iraun zuen baina 1836an suak erre zuen. Bere tokian Almeida Garrett antzerkigilearen ahaleginaren ondoren Doña Maria II Antzoki Nazionala eraiki zen. Fortunato Lodi arkitektu italiarrak diseinatu zuen estilo neoklasikoan.

XIX mendean Rossioen zorua mosaiko portugaldarrarekin estali zen eta Frantziatik ekarritako brontzezko bi iturri ezarri zitzaikion. 1874an Petri IV. Portugalgoaren zutabea altxatu zen eta izena aldatu zitzaion, Praça de Don Pedro IV bihurtuz. Jendeak ordea Rossio izena ematen dio oraindik. 1886 eta 1887 artean Rossioko tren geltokia (Estação de Caminhos de Ferro do Rossio) eraiki zen plazaren ipar-mendebaldeko erpinean. José Luís Monteiro arkitektua eraiki zuen neo-manueldar estiloan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]