Roter Himmel
Roter Himmel | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Roter Himmel |
Jatorrizko hizkuntza | alemana |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Christian Petzold |
Gidoigilea(k) | Christian Petzold |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Schramm Film Koerner & Weber (en) |
Edizioa | Bettina Böhler |
Argazki-zuzendaria | Hans Fromm |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Roter Himmel (euskaraz: «zeru gorri») 2023ko Christian Petzold alemaniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leon eta Felix lagunak dira, eta Alemaniako kosta baltikotik gertu dagoen basoa zeharkatzen ari dira. Autoa hautsi eta oinez jarraituko dute. Zuhaitz artean dagoen etxe batera iritsiko dira, Felixen amarenera. Izan ere, lanera etorri dira bi gizonak: Felixek argazkiak prestatu behar ditu proiektu baterako, eta Leonek bere bigarren eleberria idazten bukatu beharra dauka. Etxea ez dago hutsik, ordea. Nadja izeneko emakume bat eta, zenbait gautan, haren maitale Devid soroslea daude bertan. Leonek idazteko zailtasunak ditu, bere azken lanaren kalitateari buruz bueltaka dabil, eta etxean dituen distrakzioak aitzakia ona dira idazten ez hasteko. Lanerako dituen zailtasunei harremantzeko duen era traketsa gehituko zaie, oraindik ere bizi ez dituen egoera guztiak argitara atereaz. Era berean, inguruko suteei buruzko albisteak gero eta kezkagarriagoak izango dira, eta, altuera baxuan hegan egiten duten ur-ponpak jaurtitzen dituzten hegazkinen soinua ohikoagoa bihurtzen den heinean, zerbait gertatuko den susmoa piztuko da gazteengan.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Thomas Schubert: Leon
- Paula Beer: Nadja
- Langston Uibel: Felix
- Enno Trebs: Devid
- Matthias Brandt: Helmut
- Esther Ash: König andrea, hoteleko nagusia
- Jennipher Antoni : Roland andrea
- Jonas Dassler
- Marieke Zwart: suhiltzailea
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Gerturatzen doan sugarra» Berria 2024-06-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |