Royal National Theatre
Jump to navigation
Jump to search
Royal National Theatre | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ondasun Ingelesa | |||||||||||||
![]() | |||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||
| |||||||||||||
Koordenatuak | 51° 30′ 26″ N, 0° 06′ 51″ W / 51.5071°N,0.1141°WKoordenatuak: 51° 30′ 26″ N, 0° 06′ 51″ W / 51.5071°N,0.1141°W | ||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||
Irekiera | 1963 | ||||||||||||
Edukiera | 2.390 | ||||||||||||
Arkitektura | |||||||||||||
Arkitektoa |
Denys Lasdun ![]() | ||||||||||||
Estiloa | Arkitektura brutalista | ||||||||||||
Ondarea | |||||||||||||
Ondare Ingelesa | 1272324 | ||||||||||||
Kontaktua | |||||||||||||
Helbidea | Upper Ground, South Bank, London, Lambeth, SE1 9PX, England | ||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||
|
Royal National Theatre, National Theatre edo NT Londresen dagoen antzoki bat da, Lambeth udalerrian dagoena. Erresuma Batuko hiru antzoki handietako bat da, Londres bertan dagoen Royal Opera House-kin eta Stratford-upon-Avonen dagoen Royal Shakespeare Company-rekin batera.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1963an The Old Vic antzokian sortu zen konpainia baina eraikin berria altxatu zuten Tamesis ibaiaren ertzean eta 1976an aldatu zen bertara. 1988an Royal National Theatre izena erabiltzeko baimena jaso zuen baina National Theatre izenarekin ezagutzen da.
2009an National Theatre Live programa abiatu zuen, horrela mundu guztiko zinema aretoetan zuzenena ikusi ahal izaten dra bertako antzerkiak.
Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hainbat aretok osatzen dute antzokia:
- Olivier Theatre: Areto nagusia da, 1100 ikusle hartzen dituena.Epidauro antzoki greziarraren antzeko eraiki zuten. Aurreneko zuzendari artistikoa izan zen Sir Laurence Olivier aktore ezagunaren izena darama.
- Lyttelton Theatre: 890 ikuslentzako tokia du eta Oliver Lyttelton zuzendariaren izena darama.
- Dorfman Theatre: 400 ikusle sartzen direnez aretotxikiena da. Lloyd Dorfman filantropoaren izena darama[1].
- Temporary Theatre: 2013 eta 2016 artean izan zen areto honek 225 eserleku zituen.
Zuzendarien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sir Laurence Olivier (1963-1973)
- Sir Peter Hall (1973-1988)
- Sir Richard Eyre (1988-1997)
- Sir Trevor Nunn (1997-2003)
- Sir Nicholas Hytner (2003-2015)
- Rufus Norris (2015- )
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Helbidea: South Bank, London, SE1, Lambeth
- Ordutegia: astelehenetik larunbatera 9:30 - 23:00
- Metro geltokia:
Waterloo
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Dorfman Theatre | National Theatre . Noiz kontsultatua: 2017-04-09.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) NT Live
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Royal National Theatre ![]() |