Rubén Arozena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubén Arozena Expósito» orritik birbideratua)
Rubén Arozena
Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1966
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2005eko abenduaren 30a (38/39 urte)
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea

Inguma: ruben-arozena-exposito-1966-2005

Rubén Arozena Expósito (Elgoibar, Gipuzkoa, 19662005eko abenduaren 30) euskal komikigilea da. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak Valentzian egin zituen. Azken urteetan Bilbon bizi zen.[2] Erein argitaletxean hasi zen komikigile 17 urte zituela, Ipurbeltz komunikabidean kolaborazioak egin zituen. 1983.urtean. Beste argitalpenetan ere agertu da bere lana: Habe, Habeko Mik, eta Hemen (desagertutako aldizkarian). El Víbora, Tmo, La Comictiva eta Elgoibarren Kokoe elkartearen fanzinean parte hartu du. Nazioarteko mailean Erromako Nuova Frontiera argitaletxean publikatu du.

2005eko abenduaren 30ean, Ruben Arozena "Ruben" komikigilea bihotzekoak jota zendu zen, 39 urte zituela. [2]

Pertsonaien sortzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikziozko pertsonai ugari sortu du.[3]

  • Trikilitraskili pertsonai ospetsua sortu zuen. Beranduago Bi Luma sortu zuen eta biak batu ziren Triski eta Bi Luma bezala agertu ziren. 2005era arte
  • Brans izeneko detektibearen abenturak 1988-1989 birartean argitaratu ziren.
  • Aigar eta Pello gerlariak, 1989tik 1994ra

Beste argitalpenetan agertu da ere: El Víbora, Tmo, La Comictiva eta Elgoibarren Kokoe elkartearen fanzinean. Ikertzaile eta teoriko gisa idatzi zuen bere tesi doktorala komikigintzari buruz, “La escritura en la imagen y la imagen de la escritura: interacciones en el cómic”. [4]

Lan literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998, Ipurbeltz, 245, 19 orr.
  • 1999- , “La escritura en la imagen y la imagen de la escritura: interacciones en el cómic”. EHU, 1999, ISBN: 84-8373-180-0
  • 2007- El Balanzin, 3. Zkia APIE-EIEP

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999- “La escritura en la imagen y la imagen de la escritura: interacciones en el cómic”. EHU, 1999, ISBN: 84-8373-180-0 (Tesia)
  • 2002- "Patrimonio industrial, cultura visual y educación artística" Honetan: Fabrikart: arte, tecnología, industria, sociedad, ISSN 1578-5998, 2002,2. zkia, 44-51 orr.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ipurbeltz (1977-2002). Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila, 23 or. ISBN 84-9746-069-3..
  2. a b «Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  3. Ipurbeltz (1977-2002). Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila, 23-25 or. ISBN 84-9746-069-3..
  4. Arozena Expósito, Rubén. tebeosfera (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Rubén Arozena