Edukira joan

Rubén Ramos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubén Ramos

Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
aragoiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak

Rubén Ramos Antón (Zaragoza, 1972) Aragoiko kazetaria eta idazlea da. Aragoieraz eta gaztelaniaz idazten du.

Zaragozan jaioa Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen. 1993tik Nogará-Religada Kultura Elkartearen partaidea da. Aragoiera txikitatik ezagutzen du, Huescako Sant Chorche herrian eta Sobrarbe lurraldean ikasia.[1]. Doktoreago tesia Zaragozako Unibertsitatean aurkeztu zuen, 2016an: La segunda piel. Tecnología, hábitos culturales y jóvenes aragoneses en la era digital.

Aragoieraz zein gaztelaniaz liburu, artikulu eta lan ugari argitaratu du. Prentsan hedabide desberdinetan idatzi du: Siete de Aragón (aldizkari horren koordinatzailea izan da), Diario de Bolsillo de Zaragoza, Trébede eta O Espiello (Nogará-Religada elkartearen aldizkaria). Irratian ere kolaboratu du, batez ere Zaragozako Ebro Irratian non O Mirallo saioa eraman du.

  • Bidas Crebazadas (eleberria). Aragoiko Gobernua. ISBN 84-87333-64-8. Arnal Cavero saria 2006.
  • En l'altro canto d'a güega (eleberria), Arnal Cavero saria 2008.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]