Ruiz de Bergara jauregia
Ruiz de Bergara jauregia | |
---|---|
Alde Zaharra | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′52″N 2°40′28″W / 42.847833°N 2.674404°W |
![]() | |
Ondarea | |
21 eta 20] | |
Ruiz de Bergara eta Alabatarren jauregia Gasteizko Errementari kaleko 32. zenbakian kokatuta dago, hiriko alde zaharrean.[1] Izaskun Arrue Kulturgunearen egoitza da 2024tik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz Pizkunde garaikoa da, 1521. urtean eraiki zen.[2] 1.300 metro koadro ditu lau solairutan banatuta.[1]
Erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizko Udalaren jabetzakoa da jauregia eta hainbat urtez erabilerarik gabe izan ondoren, 21. mendean konponketak egin ziren. 2018an bertan Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea kokatzea erabaki zen. Proiektu horri Izaskun Arrue Kulturgunea eman zitzaion, eta bere kudeaketaz Gasteizko euskalgintzako Lazarraga Kultur Elkartea arduratu zen.[3]
Hala ere, eraikinaren egokitzapenean atzerapenak gertatu ziren eta 2023ko irekiera aurreikusia ez zen gertatu, eta gatazka ere sortu zen Lazarraga elkartearekin eta Gasteizko euskalgintzarekin. Konponbide bat erdietsi ondoren, Kulturgunea 2024ko uztailean inauguratu zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Ruiz de Bergara jauregiak hartuko du Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea - Gasteiz» Alea.eus (kontsulta data: 2024-05-16).
- ↑ «TESOROS DE VITORIA-GASTEIZ. | El Palacio Ruiz de Vergara (Vitoria-Gasteiz).» www.vitoria-gasteiz.org.es (kontsulta data: 2024-05-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Llorens, Jordi. (2022-10-18). «De palacio renacentista a la casa del euskera en Gasteiz» Diario de Noticias de Álava (kontsulta data: 2024-05-16).
- ↑ Sustatu. (2024-07-12). «Izaskun Arrue Kulturgunearen irekiera datorren astean azkenean» sustatu.eus (kontsulta data: 2024-07-13).