Ruper Lekue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruper Lekue
Ruper Lekue Bernaola.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1961 (59/60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak musikagilea

Ruper Lekue Bernaola (Bilbo, Bizkaia, 1961), euskal herritar musikaria da.

Bilbon jaioa da. Piano, organo, konposizio eta zuzendaritza ikasketak egin zituen Esteban Elizondo, Tomás Aragüés, Gotzon Aulestia eta Francisco Escudero irakasleekin, besteak beste. IgorrekoLuis Iruarrizaga” eta Galdakaoko Ganbera Abesbatzako sortzailea eta zuzendaria da. 1983an “Areatzako Banda” musika elkartea sortu zuen, eta egun oraindik ere bertan lanean dihardu. Gasteizko Goi Mailako “Jesús Guridi” Kontserbatorioko irakasle izana da. Amorebieta-EtxanokoZubiaur Musika Eskola”ko zuzendaria da. Konposizioari dagokionez, batez ere korurako obrak, ganberako taldeentzako obrak eta bandarako obrak sortu izan ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]