Résistons!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Résistons!
Datuak
Motaalderdi politikoa
Jarduera sektoreaactivities of political organizations (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Ideologiaagrarianismoa eta Protekzionismoa
Kokapen politikoazentro-eskuin
Agintea
LehendakariaJean Lassalle
Legezko formaelkarte aitortua
Historia
Sorrera2016ko martxoaren 10a
Sortzailea
Koloreak    
webgune ofiziala
Twitter: ResistonsFrance Edit the value on Wikidata
Eutsi! ekintzailea Jaka Horiz jantzita Narbonan, Okzitanian.

Résistons! (euskaraz Eutsi!) Frantziako alderdi politikoa da. 2016ko urriaren 10ean sortu zen, Jean Lassalleren eskutik. Okzitanieraz Resistiscam gisa aurkezten da. Ideologikoki humanista eta nekazal inguruko alderdi gisa aurkezten da. Frantses nortasunaren defendatzailea lurraldetako nortasunen aldekoa omen da. Europar Batasunaren aurrean jarrera mesfidatia erakusten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016 hasieran, Jean Lassallek 2017ko presidentetzarako hauteskundeei buruz François Bayrouren jarrera kritikatu zuen (eskuineko primarioetan Alain Juppéren arrakasta edo ez baldintzatuta zegoen hautagaitza). 2016ko martxoaren 3an, presidentetzarako hauteskundeetarako hautagaitza aztertzen ari zela jakinarazi zuen. Honen formalizazioa 2016ko martxoaren 17an egin zen La République des Pyrénéesi emandako elkarrizketa batean.

2016ko abuztuaren 22an, Jean Lassalle-k MoDema utzi zuen. Hurrengo urrian, “Resistons!” izena jarri zion bere kanpaina mugimenduari.

2017ko Frantziako legegintza-hauteskundeetan, aurkeztutako 21 hautagaietatik 12 okzitaniar edo okzitaniar-euskal barruti batekoak ziren (Bearno eta Baiona). Jean Lassalle izan zen bere alderdiko kide hautatu bakarra Pirinio Atlantikoetako laugarren barruti euskal-biarnotarrean.[1] Askatasuna eta Lurraldeak taldearekin bat egin zuen legebiltzarrean, Korsikako hiru diputatu nazionalistekin batera.

Presidentetzarako hauteskundeen ostean, bere Résistons kanpainako mugimenduak alderdi politiko baten itxura hartu zuen. 2017ko hauteskunde legegileetarako, 2021eko hauteskunde autonomikoetarako eta 2022ko legebiltzarrerako hautagaiak aurkeztu zituen. Azken hauetan ez zuten diputaturik lortu; Lassalle bera, osasun arazoak zituela eta, ez zen aurkeztu.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]