Südtiroler Volkspartei
Südtiroler Volkspartei | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | SVP |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Italia |
Ideologia | erregionalismoa, europazaletasuna eta kristau demokrazia |
Kokapen politikoa | zentrismo |
Jarduera | |
Kidetza | Europako Alderdi Popularra |
Kide kopurua | 68.000 (2003) |
Honen parte | Italy. Common Good (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Arno Kompatscher eta Luis Durnwalder (en) |
Egoitza nagusi | |
Gazteria | Junge Generation (en) |
Historia | |
Sorrera | 1945eko maiatzaren 8a |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Südtiroler Volkspartie (euskaraz: «Hego Tirolgo Alderdi Popularra»)-SVPz ere ezaguna- Hego Tirolgo alderdi politiko abertzalea da, 1945ean sortua. Zentro-eskuinekoa, bere sorreratik Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoaren alderdi bozkatuena izan da beti hauteskunde lokaletan, sarritan gehiengo absolutua lortuz (emaitzarik onena 1948an eskuratuz -botoen %67- eta okerrena 2013an -%46-).
Alderdiak eskualde horretako alemaniar hiztunen eskubide linguistikoak eta nazionalak defendatzen ditu, eta baita gutxiengo ladinoarenak ere.
Sortu berria zela, 1946an, 155.000 sinadura bildu eta Austriako orduko kantzelariari (Leopold Figl) bidali zizkion, Italiaren menpeko Hego Tirola Austriara itzul zedin eskatuz. 1957an eskualdeko inoizko manifestaziorik handiena antolatu zuen, Italiako gobernuari autonomia zabalagoa eskatuz (35.000 lagun mobilizatuz Sigmundskron-go gazteluaren aurrean).
1960an, SVPren ekimenaz, Austriak Hego Tirolgo gaia NBEra eraman zuen, eta 1970ean Italiako gobernuak autonomia zabalagoa eman zion lurraldeari.
Alderdiak zatiketa batzuk -eskuinetik zein ezkerretik- jasan ditu bere historian zehar; entzutetsuenetako bat Befreiungsausschuss Südtirol (Hego Tiroleko Askatasunerako Batzordea) taldea sortzeko izandakoa da, 1957an. Talde berri horrek independentziaren aldeko bide gogorra hartu eta 60ko hamarkadaren hasieran borroka armatuaren aldeko hautua egin zuen (leherketak eta Italiako militarren aurkako atentatuak burutuz).
Europako Parlamentuan SVPk ordezkaritza politikoa izan du urte luzeetan. Bertako ganbaran, Europako Alderdi Popularraren taldean dago.