SKT Sekuentzia
Itxura
| SKT Sekuentzia | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Zarautz (Gipuzkoa) |
| Musika mota | Rock, Hip hop |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2002 - |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | MusikHerria |
| Taldekideak | |
| Imanol Epelde Mattin Epelde Gari Larrañaga | |
| Lehengo taldekideak | |
| Antxu Mattin Ostolaza | |
| Informazio gehigarria | |
| SKT Sekuentzia taldearen orria Jamendon | |
SKT Sekuentzia 2002 inguruan Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako musika taldea da. Boskotetzat hasi ziren, rock eta hip hop doinuak nahasiz. 2006an, lehen diskoa kaleratu zuten: Hautsetik, MusikHerria diskoetxearen laguntzaz.[1] 2008an, boskotetzat azken kontzertua eman zuten, Arraio Irratiaren bigarren urteurrenean. Gaur egun, hirukotetzat ari dira.[2]
Musika, hitz eta kontzeptu aldetik, osotasunean, oso planteamendu bitxia dauka taldeak, eta musika estilo ia guztietara zabalik daude: hardcorea (zentzu zabalenean), rapa, musika elektronikoa, ildo akustikoa, metala, bertsoak... Hitzetan, berriz, bidegabekerien eta zapaltzaileen kontrako salaketa, umorea, ironia barra-barra, eta sentimenduetan barrena begiratzeko jarrerak erakusten dituzte.[1]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingo taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Imanol Epelde: ahotsa
- Gari: gitarra
- Mattin Epelde: bateria
Lehengo taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antxu: gitarra
- Mattin Ostolaza: baxua
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hautsetik (MusikHerria, 2006)
- Etxe bat (2009)
- Pausoz pauso (2009)
Bildumetako parte-hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Barandiaran, Iker. (2006-09-17). «SKT Sekuentzia: «Zuzenean, antzerkiaren bidez, saiatzen gara sekuentzia guztiei lotura ematen»» Argia (kontsulta data: 2020-05-27).
- ↑ Aranzabal, Oier. (2009-07-05). «"Etxe bat", SKT Sekuentzia Raperoen lan berria» ZUZEU (kontsulta data: 2020-05-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «SKT Sekuentzia», Jamendo.com webgunean. SKT Sekuentzia taldearen informazioa, eta diskografia osoa entzungai.