Sa-Ra izena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sa-Ra izena edo Jaiotza izena: "Raren semea" Hieroglyph egyptian-Sa-Ra.svg
Ca1SPACECa2

Neferirkara-Kakai V. dinastiako faraoiak, titulatura berri hau gehitu zuen: kartutxo baten barnean bere jaiotza izena jarriz, aurretik Sa-Ra hieroglifoa zuelarik, Raren semea esan nahi duena.

Printzeak, tronura iritsi baino lehen, jaiotza izena baino ez zuen, baina, koroatzerakoan, titulu berri batean bihurtzen zen: Sa-Ra izena, kartutxo baten barnean idatziz eta "Raren semea" epitetoa gehituz, honela bere jatorri jainkotiarra legitimatuz, faraoiak, Egipto, Raren Lurreko oinordeko legitimo bezala gobernatzen baitzuen.

V. dinastiatik aurrera Sa-Ra izena iskripzioetan gehien erabili zen tituluetako bat izan zen, Tronu izena edo Nesut-Bity izena eta Horusen izenarekin batera.

Egiptoko Inperio Ertainetik aurrera, XI. dinastia eta XII. dinastia, egipziar faraoiek bost titulu jasotzen zituzten. Jaiotza izenari beste lau gehitzen zizkioten tronura igotzen zirenean: Honako hauek ziren:

Horusen izena, Nebtyren izena, Urrezko Horusen izena, Tronu izena edo Nesut-Bity izena eta Jaiotza izena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sa-Ra izena Aldatu lotura Wikidatan