Tronu izena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Nesut Bity izena edo Tronu izenak, literalki, Erlearena eta ihiarena esan nahi du, eta bere itzulketa fidagarria, Bi Lurren Jauna da, hieroglifoek erleari erreferentzia egiten baitiote, Behe Egiptoko ikur bezala, eta ihiari, Goi Egiptoko ikur bezala. Ohi, Goi eta Behe Egiptoko Errege bezala itzultzen da.

nswt&bity
Ca1SPACECa2

II. dinastiaren erdialdera agertzen da, Sened, Neferkasokar eta Peribsenekin, III. dinastian ere erabili izan zen, Nebka eta Hunyrekin, bere erabilera, IV. dinastiatik aurrera bakarrik ohikoa egin zen arren. Snefruk, IV. dinastiako lehen erregeak, kartutxoaren erabilera sustatzen du, benetako izena inguratzen; ordutik aurrera, Nesut-Bityren izenak, kartutxoaren barnean, Horusen izena ordeztu zuen faraoiaren titulu nagusi bezala.

Egiptoko inperio ertainean, XI eta XII. dinastiak, faraoiek bost titulu jasotzen zituzten tronura igotzen zirenean, jaiotza izenari beste lau izen gehituz. Honako hauek ziren: Horusen izena, Nebtyren izena, Urrezko Horusen izena, Tronu izena eta Jaiotza izena.

Errege izen bat irudikatzeko modurik ohikoena izan zen, kartutxoaren barnean sartuz, muturrak lotuta zituen soka obalatu batek osatutako ikurra. Nesut-Bityren izena, sarriago erabiltzen da Egiptoko errege zerrendetan.

"Nesut Bityren titulua, edozein sinesmen erlijiosotik at dago: izaera geografiko bat du, erregea Goi eta Behe Egiptoren bereizgarri diren bi espezieei lotuz, erregearen domeinuak osatzen dituztenak, aurkakoen loturatzat". F. Raffaele.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tronu izena Aldatu lotura Wikidatan