Sabaia da areto baten goiko mugak estaltzen dituen barruko teilatu gaineztatua. Oro har, ez da egitura elementutzat hartzen, teilatuaren egituraren azpialdea edo goiko gela baten zorua (forjatua)[1] ezkutatzen duen gainazal amaitu apaingarritzat baizik. Hala, eraikin baten barruan, bata bestearen gainean diren bi gela bereizten ditu, estalki beheko gelarako, zoladura goikorako. Eraikinaren kanpoko aldea estaltzen duena, berriz, teilatua da.
Sabaiak nahieran apaindu daitezke, eta sabaietako freskoen eta artelanen adibide asko daude, batez ere eraikin erlijiosoetan. Sabaia tunel baten goiko muga ere izan daiteke.
Helburuaren eta eraikuntza motaren arabera, sabaia zenbait modutan diseinatu eta eraiki daiteke (horizontala, ganga moduan, kupula moduan eta abar) eta material ugarirekin.
Sabairik ohikoena behe sabaia da, goiko egitura elementuetatik esekita dagoena. Igeltsuzko kartoi panelak zuzenean lotzen dira sabaiko solibetara edo hezetasunaren aurkako kontratxapatuzko geruza batzuetara, gero solibetara lotzen direnak. Horrela, argindar edo komunikazio kableak eta hodiak sabai gaineko hutsunetik eraman daitezke, isolamendu eta suaren aurkako materiala jarrita. Sabaiak margotuak ere izan daitezke, kable bideak eta hodiak agerian utziz baina margotuta, eta isolamendu aparra erabiliz.
Behe sabaiaren azpimultzo bat sabai esekia da, non aluminiozkotxarrantxa sare bat lotzen baita solibetara, espazio laukizuzen batzuk osatuz. Ondoren, espazio horien hondoan igeltsuzko kartoi zatiak jartzen dira; horrela, kartoiaren behe aldea, aluminiozko errailekin tartekatuta, da zorutik ikusten den sabai geometrikoa. Hala egindako sabaietan, erraza da barruko hodiak eta isolamendua konpontzea, kartoi piezak banan bana altxatzea aski baita, ezer zulatu eta, gero, ordezkatu behar izan gabe.
Beste sabai mota batzuk dira katedralaren sabaia, ahur edo upel itxurako sabaia, luzitutako sabaia eta kasetoi sabaia. Batzuetan, moldura batek lotzen du sabaia gelako hormekin. Sabaiak garrantzizkoa dira eraikinaren su arriskua gutxitzeko, behe sabaiak material ez-sukoiaz egin baitaitezke.
Euskalki batzuetan sapai edo zapai aldaerak erabili izan badira ere, sabai forma da, alderik gabe, hedatuena eta euskara batuan finkatua.[3]
Adierari begiratuta, gehienetan «gela goialdearen barrualde» adierazten badu ere, hedaduraz teilatu lau, ganbara, lastategi edo mandio adierak ere hartzen ditu batzuetan.[3]
Habeak agerian dituen sabai bat, serieko etxe batean (Kalifornia, 1960).
Sabaiak itxuraren edo eraikuntza teknikaren arabera sailkatzen dira.
Katedral sabaia garaiera handiko eraikinetan erabili ohi da, esate baterako elizetan.
Behe sabai bat edozein eraikinetan ezar daiteke, berdin goiko solairuaren zorutik zentimetro batzuetara edo, behar izanez gero, metro batzuk beherago. Hori helburu estetikoekin egin daiteke, hala nola sabaiaren garaiera jakin bat lortzeko; edo helburu praktikoekin, adibidez moteltze akustikoa lortzea edo klimatizazioa nahiz hodiak bideratzeko espazio bat eskaintzea.
Behe sabaiaren alderantzizkoa izango litzateke goi sabaia. Sabaia ahurra edo upel itxurakoa da, gorantz kurbatua edo biribildua, gehienetan balio bisual edo akustikoagatik egina.
Kasetoi sabai bat, berriz, panel karratu edo oktogonalen sareta batean banatzen da, horregatik «laku sabaia» ere esaten zaio.
Ganga sabai batek igeltsuzkomoldura kurbatua erabiltzen du hormaren eta sabaiaren artean, kurba ahurra duen moldura bat.[4]
Sabai luzatu edo luzagarri batek banakako panelak erabiltzen ditu, errail perimetral batean finkatutako PVC edo antzeko material batez eginak.[5]
Etxebizitzaren edo eraikinaren arkitektura moldearen arabera, sabaia eraikuntza elementu jakin batzuetan oinarritu ohi da: arkitrabeak, habeak, solibak, gangak, eta abar.[6]
Eraikinetan garaiera gutxiko sabaiak eragin psikologiko kaltegarriak izan ditzake gizakiengan.[7]
Etxebizitza tradizional edo primitiboetan, hau da, lur mailan eta solairurik altxatu gabekoetan, sabaiak material ugariz egin izan dira. Sabaia teilatuaren beheko aldea izan ohi da. Erabilgarria izatekotan, espazio urria izaten du.
Igluetan, izotza. Batzuetan, sabaiko izotz blokeren bat gardena da, argi naturala sartzen uzteko.[9]
Sabaiak fresko pinturarekin, mosaikoekin eta gainazaleko beste tratamendu batzuekin apaindu izan dira maiz. Sabaia egiteko erabilitako oinarrizko materialaz gain, apaindutako sabai batek badu abantaila bat: hautsak, argiak eta,a gian, hezetasunak eragindako kalteetatik babes dezake gainazal dekoratiboak. Garai batean, ordea, kandelen edo tximiniaren keak kalte atzeraezinak sortu ohi zituzten sabaietan.
Eraikin historiko batzuetan, sabaiaren dekorazioak berebiziko nabarmentasuna irabazi izan du. Horren lekuko ospetsuena da, beharbada, MichelangelorenKapera Sixtinoko sabaia.[28]
Saltoki eta bizitegi eraikuntzetan, suarekiko erresistentzia kalifikazioak lortu ohi dituzte behe sabaiek. Halakoetan, kalifikazioa sistema osoak lortzen du: lehenik, goiko solairuan sabaiaren egitura finkatzen den hormigoizko edo zurezko egitura; bigarrenik, sabaia esekitzeko mekanismoa; eta, azkenik, sabaiaren beraren geruza edo mintza.[29] Beheko sabaia esekita dagoen egituraren eta mintzaren —esate baterako, igeltsuzko kartoizko laukiak— artean gehienetan lekua gelditzen da hodi mekaniko eta elektrikoetarako, kableak eta klimatizazioa bideratzeko, alegia.
Sabai independente bat, ordea, berariaz eraiki daiteke suarekiko erresistentzia autonomoaren kalifikazioa izan dezan. Horretarako sistemak garatu izan dira eraikuntza sektoreak bultzatuta.[30]
↑(Ingelesez)Bronsart von Schellendorff,Paul Leopold. (1877).The Duties of the General Staff. London:C. Kegan Paul & Company,209.or.(kontsulta data: 2026-03-22).
↑Erdi Aroan, Armand de Belvezer (1334an hila) fraide idazleak gogora ekarritako okzitaniar bertso batzuen arabera, harlauzaz egindako teilatuak arruntak ziren.[19]