Saduzear
Itxura
Saduzear (hebreeraz: צְדוּקִים, Ṣĕdûqîm) arimaren hilezkortasuna eta gorputzaren piztuera ukatzen zuten judu talde bateko kidea. Hirkano I.aren (K.a. 135 - K.a. 105) garaian sortu zen saduzearren taldea. Gehienak aitonen semeak ziren, eta legea onartu arren ahozko tradizioa ukatzen zuten. 70. urtean desagertu ziren, erromatarrek Jerusalem suntsitu zutenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-12-2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.