Sager Etxea

Koordenatuak: 59°19′44″N 18°04′02″E / 59.328888888889°N 18.067222222222°E / 59.328888888889; 18.067222222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sager Etxea
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Koordenatuak59°19′44″N 18°04′02″E / 59.328888888889°N 18.067222222222°E / 59.328888888889; 18.067222222222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1894
Erabileraetxebizitza
jauregia
egoitza ofiziala
Arkitektura
ArkitektoaJean René Pierre Litoux
Gustaf Lindgren (en) Itzuli
EstiloaRokokoa
Rococo Revival (en) Itzuli
Atalakeraikin: 1
Ondarea

Sager Etxea edo Sager Jauregia (suedieraz: Sagerska huset-Sagerska palatset) Sager familiaren jabegoa zen Suediako Gobernuak 1988an erosi arte Suediako Lehen Ministroaren egoitza ofizial gisa erabiltzeko.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sager etxea Stockholmeko Norrmalm auzoan dago, Strömgatan kalean, Norrström ibaiaren iparraldean. Kokapen estrategikoa da zeren eta inguruan hiriaren eraikin nagusiak baitaude: Errege Opera, Suediako Parlamentuaren Jauregia, Errege Jauregia (Stadsholmen uhartean)...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren inguruko lehen erregistro historikoak 1640 urtekoak dira. 1880an jabegoa Sager anaiek erosi zuten. Sager familiak etxea 1986 arte gorde zuen. 1988an Suediako Estatuak eraikina erosi zuen Lehen Ministroren egoitza gisa erabiltzeko. Aurretik, Suedian, Lehen Ministroak ez zuen etxe ofiziala. Zaharberritze sakona egin ondoren, Göran Persson (1996-2006) etxearen lehen bizilagun izan zen. 2006ko hauteskundeen ondoren, Fredrik Reinfeldt bigarrena izan zen.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893an Robert Sagerrek birmoldatu zuen jauregia. Solairu berri bat egin zuen mantsarda bat irekiz. Fatxada neobarroko estiloaz berritu zuen, frantziar gustuan; halaber, zehaztasun rokoko batzuk jarri zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]