Saichō

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Saichō
最澄像 一乗寺蔵 平安時代.jpg
Bizitza
Jaiotza Ōmi Province767ko irailaren 15a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Hiei mendia822ko ekainaren 26a (54 urte)
Jarduerak
Jarduerak bhikkhua eta kaligrafoa

Saichō (最澄 Argitasunik Handiena?, Ōmi probintzia, 767ko irailaren 15a - Hiei mendia, 822ko ekainaren 26a) Tendai-shū tradizioa sortu zuen monje budista japoniarra izan zen. Tendaia, Tiantai txinatarretik abiatzen da, bere ezagutza, Tiantaigo menditik zabaltzen zuena. Saichōk Tendai-shūa sortu zuen, bere tenplu nagusia den Enryaku-ji Hiei mendian zuena, Kiototik gertu. Bere hil ondorengo izena, Dengyō Daishi (伝教大師?) da.

13 urterekin ordenatua, Txinan ikasi zuen eta Tendai budismoaren irakaskuntzekin itzuli zen, Lotoaren Sutra hartzen duena. Japoniako beste sekta budista batzuk ez bezala, honek, mundu materialak, esanahia eta garrantzia izan dezakeela dio, Budak esandakoak, guztiek lor ditzaketela, eta ez soilik aukeratu batzuk.

Saichōk gobernuaren mesedea izan zuen, baina, batzuetan, beste sekta budista japoniar batzuen buruzagien etsaitasuna lortu zuen. Hiei mendian eraiki zuen monasterioa, ikasketa budistari buruzko gunerik handienetako bat bihurtu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saichō Aldatu lotura Wikidatan