Saint-Georges jauregia (Rennes)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saint-Georges jauregia
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Palais Saint-Georges, Rennes, Aug 2010.jpg
Jauregiaren aurrealdea eta lorategiak
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea rue Gambetta , 2
Koordenatuak 48° 06′ 42″ N, 1° 40′ 27″ W / 48.111666666667°N,1.6741666666667°W / 48.111666666667; -1.6741666666667Koordenatuak: 48° 06′ 42″ N, 1° 40′ 27″ W / 48.111666666667°N,1.6741666666667°W / 48.111666666667; -1.6741666666667
Historia eta erabilera
Irekiera 1670
Arkitektura
Arkitektoa Pierre Corbineau
Ondarea
Mérimée ID PA00090671

Saint-Georges jauregia (frantsesez: Palais Saint-Georges) Bretainiako Rennes hirian dagoen jauregi bat da. 1930an Frantziako monumento historiko izendatu zuten.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriaren erdigunean kokaturik dago, ekialdera, eta aurrealdeko lorategia Vilaine ibaiaren iparraldeko ertzetik oso gertu dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1032 urtean Alain III.a Bretainiako dukeak Saint Georges komentu beneditarra sortu zuen bere arreba Adèlerentzat eta berau bihrutu zen lehen abadesa.

38. abadesa zen Magdelaine de la Fayette-k 1660. hamarkadan eraikin berria egiteko agindu zion Pierre Corbineau arkitekto ezagunari. Aurrekoa eraitsi eta gaur egungo Saint-Georges jauregia altxatu zuen honek. Lanak 1670an bukatu zituzten.

Frantziako Iraultzaren ondoren 1792an komentua itxi egin zuten, bertako monjak bidali eta iraultzaileen barrakoi bihurtu zen. 1930an Frantziako monumento historiko bihurtu zen. Gaur egun udalari dagokio eta bertan daude hainbat administrazio zerbitzu eta baita suhiltzaileen bulegoa ere.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granitozko 19 arkuren gainean 19 lehiotako bi lerro dituen korridore luzea dago eta korridorearen muturretan bi pabiloi haundi. Arkuen tarteetan dauden burdinezko hizkiek MAGDELAINEDLFAYETTE osatzen dute, abadesaren izena hain zuzen ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saint-Georges jauregia (Rennes) Aldatu lotura Wikidatan