Saint-Mathieu lurmuturra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saint-Mathieu lurmuturra
PharepointeSaintMathieu.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 48° 19′ 48″ N, 4° 46′ 24″ W / 48.33°N,4.773333°W / 48.33; -4.773333Koordenatuak: 48° 19′ 48″ N, 4° 46′ 24″ W / 48.33°N,4.773333°W / 48.33; -4.773333
Herrialdea Frantzia
Lurraldea Plougonvelin
Ur-gorputza Itsaso Zeltikoa
Hidrografia

Saint-Mathieu lurmuturra (frantsesez Pointe Saint-Mathieu, bretainieraz Lok Mazé) Bretainiako Finistère departamentuko mendebalde muturreko kostaldean kokatzen den lurmutur bat da. Hain zuzen ere, Brest hiria eta Le Conquet udalerritik oso hurbil dago. Plougonvelin udalerriaren lursailetan kokatzen da, 20 metroko itsaslabarrez inguraturik.

Bere balio historikoarengatik nabarmentzen da: bertan beneditar abadetxe baten hondakinak daude, bai eta Saint-Mathieu itsasargia ere, honek 37 metroko garaiera du eta bere argia 29 itsas miliatatik ikus daiteke, hauetaz gain, eroritakoen monumentua ere bertan kokatzen da. Bestalde, Bigarren Mundu Gerrako alemaniar bunkerrak ere badaude.