Saioa Elejabarrieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saioa Elejabarrieta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSaioa Elejabarrieta Amorrortu
JaiotzaLemoa1983ko maiatzaren 19a (40 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaHumanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, pedagogoa eta terapeuta
Lantokia(k)Lemoa

Saioa Elejabarrieta Amorrortu (Lemoa, Bizkaia, 1983ko maiatzaren 19a) pedagogo-terapeuta eta politikaria da.[1]Lemoako alkate bilakatu zen 2011ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz. 12 urtez jardun zuen kargu horretan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saioa Lemoako Arantxe auzoan hazi zen eta bertan bizi da. Jaioterriko eskolara joan zen txikitan, ondoren Zornotzako Karmengo Ama ikastetxera, Arratiako Institutuan jarratu zuen ikasten eta Eskoriatzako HUHEZI fakultatean heziketa bereziko ikasketak egin zituen, Pedagogia terapeutikoa, hain zuzen. Bilbon Psikolan-en Haur Hezkuntzako ikasketak burutu zituen. Lanbidez pedagogo terapeuta da Lehen eta Haur Hezkuntzan.

Harriketarrak Gazte Asanbladako kidea da sorreratik. Herrigintzan aritutakoa gaztetxotatik. 2011an Lemoako alkate bilakatu zen, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz. Beste bi legegintzalditan jarraian hautatua izan zen, 2015ean eta 2019an, hurrenez hurren.[2] Amatasun baja garaian ere hurbiletik jarraitu zituen herriko gora-beherak.[3]

Lemoako Udalak historian izan duen lehen emakume alkatea da.

EUDELen gobernu organo berriak 19/19/2019an Elgoibarren (Gipuzkoa) egindako Batzar Orokorrean 2019-2023 aldirako Batzorde eragile berria aukeratu zen eta Saioa Elejabarrieta bokal hautatu zuten.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lemoako Udala. .
  2. ¿Quíen es el alcalde de Lemoa? partido político y sueldo. 2022-04-20 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  3. «Saioa Elejabarrieta – Alcaldesa de Lemoa» UDALemoa 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  4. «Eudel - Egitura» www.eudel.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]