Sakamidra (Alkiza)

Koordenatuak: 43°10′15″N 2°06′04″W / 43.1709418°N 2.1011237°W / 43.1709418; -2.1011237
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakamidra
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Gipuzkoa

| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaAlkiza
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′15″N 2°06′04″W / 43.1709418°N 2.1011237°W / 43.1709418; -2.1011237
Demografia

Sakamidra Alkizako bailara edo auzoa da. Anoetako Goi-bailararekin mugakidea da eta Mendiola mendiaren inguruan zabaltzen da

Bailara berria da, 1941ean sortu baitzen Azaldegiko eta Aranako baserri batzuk juntatu zirelarik. Jatorriz Arana bailarako baserriak hauek ziren: Etxabe Txiki, Zumitza eta Zumitza Berri. Azalegiko parte zirenak, bestetik: Aginaga, Basazabal eta Saletxe. Izarraitz etxeak osatzen ditu Sakamidrako eraikinak[1].

Sakamidra toponimoak zer esan edo adierazi nahi duen ez dago klaru. Pello Joxe Aranburu honela dio bere liburuko oin-ohar batean[2]:

'Nondik letorkiokeen izen hori galdeturik, 1999-07-22an, Basazabal baserriko Pantaleon Saralegi Eizmendiri, honek bere irizpidea eman dit. Basazabal inguruan, Murgil mendian eta Antxerrisailean meatoki batzuk ustiatzeko saiakerak egin ziren mende honen hasieran. Nonbait oso errentagarriak ez zirelako, utzi egin ziren. Erdarakada kaskarren bat litzateke, beraz.'

Erdaraka 'sacamierda' omen da alkizarren arabera.

Basazabal da Alkizan 2020an lanean diharduten bi nekazaritza-ustiategietako bat. Bestea Aranako Intxaurrandiaga da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.alkiza.eus/eu/multimedia/etxe-baserriak/sakamidra-bailara..
  2. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2006). Alkizako auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). autore editore, 314 or. ISBN 84-606-3058-7..