Arana (Alkiza)

Koordenatuak: 43°10′02″N 2°06′08″W / 43.1673155°N 2.1021279°W / 43.1673155; -2.1021279
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arana
 Euskal Herria
Arana bailara herriko plazatik
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Gipuzkoa

| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaAlkiza
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′02″N 2°06′08″W / 43.1673155°N 2.1021279°W / 43.1673155; -2.1021279
Demografia

Arana Alkizako bailara edo auzoa. Herrigunea Anoetarekin lotzen dituen Gi-3630 errepidearen alde banatan kokatzen da. Urak Oria ibaian Anoetan isurtzen dituen Mandabe errekak zeharkatzen du bailara.

Bailararen jatorria 1775ean udalak herri-sailetako inaurkina biltzeko dekretu batean dago non udalerria lau bailaratan banatu zuen[1]: Azaldegi, Aldapa, Arana Behea eta Arana Goikoa. Bailaren oraingo konfigurazioa 1940koa da, urte horretan Sakamidra bailara sortu zelako eta bertan Aranako eta Azaldegiko baserri batzuk integratu zirelako.

Arana bailara baserri eta etxe hauek osatzen dute: Agerre, Albiztegi, Altzorbe, Antzieta, Arritzaga, Arritzaga Berri, Beleburupe, Bengoetxea, Bentzalaga, Bentzalaga Txiki, Errekalde, Garaikoetxea, Goiz Argi, Igarantzabal, Intxaurrandiaga, Iriolatza, Lortxinaga, Mendiolazpi, Muinozabal, Soaitz, Sustrai, Udarrats Gorri, Urkullu, Urrutikoetxea, Zumitzeta eta Zumitzeta Borda.[2]

Aranan egon zen herriko hiru errotetako bat, Igaran, 1810ean udalak enkantean jarri eta pribatizatu zuena.

Alkizako jarduera ekonomiko inportanteenetako batzuk Aranan kokatzen dira: Elektralkiza zentral hidroelektrikoa, Inazio Urruzola txakolindegia,[3] Soaitz zorrozketak eta Intxaurraundiagako behitegia.

Bestetik, Errekalde baserriaren ondoan Anoetako zentral elektrikoaren saltora doan ura biltzeko presa eta ubidearen hasiera daude. Presak Mandabe errekaren urak biltzen ditu.

Aipagarriak dira Intxaurrandiagako karobia, Mandabe erreka zeharkatzen duen zubiaren ondoan dagoena, eta Altzorbeko iturri-latsarria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2006). Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Autore editore, 313 or. ISBN 84-606-3058-7..
  2. http://www.alkiza.eus/eu/multimedia/etxe-baserriak/arana-bailara..
  3. https://inaziourruzola.eus/..