Edukira joan

Sakura loreak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakura

Sakura, Japoniar gereziondoa esanahi dau. Udaberrian hasten dira eta dana lorez beteta usten dabe. Hau gertatzen da zuhaitzetan loreak erortzen diralako udaberritik ere bai. Zimeltzen ez direla iruditzen daualako, antzinako samuraien ikurra zan holan irudikatzen ebelako ez dirala zimeltzen eta sendoak dirala.[1]

Sakuraren loreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koindaira batek dino, loreak lehen zuriak zirala baina seppuku edo harakiri, samuraiek bere buruez beste egiten eben desondrak ez gertatzeko. gerezeiondoen aurrean egiten ziran eta hori dala eta zuhaitzaren sustraiak odola hartu eben eta horregaitik larrosa kolore hori.


Erreinua: Plantae Filima: Magnoliophyta Klasea: Magnoliopsida Ordena: Rosales Familia: Rosaceae Generoa: Prunus Ezpeziea: P. serrulata}}

Kikusakura aurkitzeko lore zailena da. Altxor natural bat da eta bakarrik Kanazawan aurkitu ahal dozuz.

Urtean zehar, sakurak, hostos beteta dagoz eta neguan hosto gabe. Baina udaberrian loreak hasten dira herrialdearen hegoaldetik iparraldera.

Lehenego sakurak otsailaren amaieran hasten dira loreekaz Okinawan eta azkenengoak maiatzaren hasieran hasten dira Hokkaidon.[1]

Hanami loreak ikustea esanahia dauka. Hanamin sakura parke batera doaz, lagunekaz, familia edo laneko kideekaz. Sakuraren azpian jesartzen dira, piknik batean janaria elkarbanatzen, bizitzataz eta naturatza hitz eginez. Badagoz batzuk lekua gordetzen dabela egunak lehen leku ona eukitzeko.[1]

Yokazakura sakurak gauean da, hau da, Hanamiren antzekoa da baina gabean.

Sakuraren jatorria kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela ehunka urte, Japonian guda asko egozan. Bat amaitzen zen bakoitzean, beste bat hasten zen. Milaka borrokalari hiltzen ziren egunero, eta herrialdea tristuraz eta saminez bete zen.

Hala ere, guda izan arren, bazen baso gudataz aparte egoan. Zuhaitzak ederrak eta hostoz beteta egozan, eta lurrin delikatuak zerizkion. Antzinako Japoniako biztanleen lekurik gogokoena zen. Han bakea aurkitzen zuten. Borrokarik izan arren, ezein armada ez zen ausartzen naturaren mirari hura hondatzera.

Baso hartan bazen zuhaitz bat inoiz loratzen ez zena. Lehor zegoen, hilda balego bezala, baina ez zegoen. Bazirudien besteen kolore eta usainez ez gozatzera kondenatua zegoela. Animaliak ez zitzaizkion hurbiltzen. Belarra ere ez zen hazten haren ondoan. Inguruan zuen guztia harengana hurbildu eta haren madarikazioaz kutsatzeko beldurrez zegoen.

Egun batean, basoko maitagarri bat hunkitu egin zen zaharra zirudien zuhaitz hura ikustean. Gaztea zela, ederra izaten lagunduko ziola esan zion, eta proposamen bat egin zion. 20 urteko sorginkeria egingo dauala. Eta denbora horretan, zuhaitzak giza bihotzak bezala senti lezake. Horrela hunkitu eta berriro loratuko zen. Sorginkeriarekin, gizaki edo zuhaitz bihur liteke nahi duenean. Hala ere, 20 urtetan bere bizitasuna berreskuratzen ez bazuen, hil egingo zen. Tratua onartu zuen eta bere giza itxurarekin denbora batez geratzen saiatu zen. Hala ere, desengainua izan zen. Bere inguruan bilatzen bazuen ere, gorrotoa eta guda besterik ez zituen ikusten. Emozio horiek ez zioten loratzen laguntzen, eta zuhaitz bihurtu zen berriro.

Denboradi luze batez. Urteak aurrera zihoazen eta zuhaitzak berdin jarraitzen zuen.

Baina arratsalde batean, bere giza itxura zuenean, neska gazte eder bat aurkitu zuen, Sakura, ibai baten ondoan. Haren edertasunak txundituta, harengana hurbildu zen. Neska oso atsegina izan zen eta berak erabaki zuen errekatik ura etxera eramaten laguntzea. Bidean, Japonia zegoen gudak eragiten zien tristurari buruz hitz egin zuten biek. Neskak bere izena galdetu zion, eta zer erantzun ez zekienez, Yoshiro esatea bururatu zitzaion, itxaropena esan nahi duena. Oso lagun onak egin ziren biak. Egunero geratzen ziren elkarrekin hitz egiteko, abesteko eta liburuak irakurtzeko. Zenbat eta gehiago ezagutu Sakura, orduan eta gogo handiagoa zuen denbora guztia bere ondoan emateko. Maitemindu egin zen, eta aitortu egin zion. Zuhaitz bat zela eta bizitzeko denbora gutxi geratzen zitzaiola ere esan zion, 20 urte betetzear zegoelako eta oraindik loratu gabe zegoelako.

Yoshiro zuhaitz bihurtu zen berriro. Denbora amaitzen ari zitzaion eta gero eta tristeago zegoen. Arratsalde batean, Sakura bere ondora iritsi eta besarkatu egin zuen. Berak ere maite zuela esan zion, eta ez zuela hil zedin nahi. Bat-batean, basoko maitagarri bera agertu zen, eta Sakurari galdetu zion ea gizaki izaten jarraitu nahi zuen edo Yoshihirorekin urtu, edo zuhaitz moduan. Sakurak ingurura begiratu eta gudak eta tristurak hondatutako bere munduan pentsatu zuen. Orduan, Yoshihirorekin betiko bat egitea erabaki zuen, eta biak bakar bihurtu ziren. Une horretan zuhaitza loratu egin zen.

Egun horretatik aurrera, Sakurako eta Yoshihiroko maitasunak Japoniako soroak perfumatu eta edertasunez betetzen ditu.[2]

  1. a b c SAKURA | Draw My Life. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. SAKURA, LA LEYENDA JAPONESA DEL AMOR VERDADERO | Draw My Life. (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).