Sakura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fukushimako sakurak

Sakura (japonieraz: 桜 o さくら?) Japonian, zenbait gereziondoen (eta batez ere japoniar gereziondoaren) loreei ematen zaien izena da.[1] Sakura, Prunus generoko hiru landare espezieri ere deitzen zaie. Udaberrian gertatzen da bere loraldia. Japonian, hanami (japonieraz: 花見?) jaialdia egiten da bere omenez, bertako lorerik esanguratsuena baita, ez ofiziala, baina. Jaialdi honetan, senideak eta lagunak, gereziondoak dauden parkeetan biltzen dira, zuhaitz hauen itzalpean, eta, piknik bat bezala, jakiak banatzen dituzte, loreen agerpena ospatzen duten bitartean.

Urtean zehar, gereziondoak, soilik hosto berdeekin estaliak egoten dira, eta, neguan, hosto horiek galtzen dituzte, baina, udaberriaren hasiera aldean, loratu egiten dira, parkeak, euren laino arrosa itxurarekin apainduz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

, soilik Kenroku-en parkean dagoen sakura mota da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Webster's Third New International Dictionary, Unabridged. (2002). Sakura. Merriam-Webster.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]