Salburuko parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salburuako urmaelak» orritik birbideratua)
Salburuko parkea
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune
Ataria.jpg
Geografia
Koordenatuak42°51′31″N 2°38′24″W / 42.85854°N 2.63987°W / 42.85854; -2.6398742°51′31″N 2°38′24″W / 42.85854°N 2.63987°W / 42.85854; -2.63987
Honen parte daGasteizko Eraztun Berdea
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaGasteizko kuadrilla
UdalerriaGasteiz

Salburuko parkea Gasteizko ekialdean dagoen hezegune bat da. Parke hau Gasteizko Eraztun Berdearen harribitxia da, bai bere balio ekologikoagatik bai denboran zehar izan duen bilakaeragatik. Parkea osatzeko lehen lanak 1994. urtean egin ziren, eta oraindik ere garatze prozesuan dago. 2007an parkeak 216 hektarea betetzen zituen, Salburuko auzoaren eta Arkautiko Ertzaintzaren akademiaren artean.

Salburuko parkeko hezegune-sistema lau urmael nagusiz osaturik dago egun. Gasteiztik hurbilen dagoena Betoñuko urmaela da; ekialderago Arkautiko urmaela dago; bi hauen artean, iparraldean, Larregana deiturikoa dago, eta Betoñukoaren alboan Durantzarra izenekoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salburuko parkea Arabako Lautadaren azpian dagoen akuifero kuaternarioak gainezka egiten duen tokietako bat da. XIX. mendean hezegunea lehortzeko lanak egin ziren, lurrak nekazaritzarako aprobetxatu ahal izateko. "Aintzirako kanala" izeneko ubidea eraiki ondoren, sistema osoa drainatzea lortu zen, Betoñu aldean urpean geratu zen zati txiki bat salbu.

1994an Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eskutik, hezegunea leheneratzea erabaki zuen. Lehenengo Betoñuko urmaela berreskuratu zen, aintzirako kanala itxiz. Geroago Arkautikoa birsortu zen, eta gero gainerako urmaelak. Lanak oraindik egiten ari dira.

Ekosistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezeguneetako ekosistema urtarrez osaturik egoteaz gain, Salburuak antzina Arabako Lautada estaltzen zuen hariztiaren hondarretako bat dauka. Bestalde, parkearen hegoaldean Gasteizen ospetsuak ziren Salburuko zelaien zati bat ere geratzen da. Ekosistema honen zatirik handiena desagertu egin zen Salburuko auzo berria eraikitzean, 2005. urtean.

Ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salburuak informazio-puntu bat dauka bisitariak hartu eta parkearen inguruko argibideak emateko. Puntu honetatik Arkautiko urmaelean kokaturik dagoen kamera telegidatu bat maneiatu daiteke parkeko landaredia eta fauna behatzeko. Bestalde, hegaztiak ikusteko bi behatoki daude parkeko leku estrategikoetan. 2008an Salburuko hezeguneen interpretazio-zentroa izango denaren lanak amaitu ziren. Zentro hau, Ataria deitzen dena, 2008an zehar jarriko da abian, eta bertan ingurumen-hezkuntzari, ikerketari eta sentsibilizazioari loturako jarduerak eskainiko dira.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salburuak nazioarteko bi aitorpen jaso ditu:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz