Saltazionismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saltazionismoak[1][2] zioenaren arabera espezie berriak mutazio handien ondorioz sortuak dira. Hautespen naturalak eragiten dien ausazko aldakuntza txikien prozesu mailakatu baten kontzeptu darwiniarraren alternatiba askoz azkarragoa bezala ikusia izan zen. Ezaguna izan zen lehen genetisten artean, Hugo de Vries kasu, zeinak, Carl Corrensekin batera, Gregor Mendelen herentzia legeak berraurkitzen lagundu zuen 1900ean, William Bateson, genetikara aldatu zuen zoologo britainiarra, baita, Thomas Hunt Morgan, bere karreraren hasieran. Ideia hauek mutazionismo bihurtu ziren; mutazio bidezko eboluzioaren teoria.[3][4] Honen arabera, espezieak azkar aldatzen ziren aldietan, beharbada inguruneko estresaren ondorioz, hainbat mutazio sor zitzaketen, eta, kasu batzuetan, belaunaldi bakarrean, erabat berriak ziren espezieak, De Vriesek Oenothera onagrarekin 1886az geroztik egindako esperimentuen arabera. Bazirudien primulak etengabe aldaki berriak sortzen ari zirela forma eta kolore aldaketa harrigarriekin, hauetako batzuk espezie berriak ziruditelarik, belaunaldi berriko landareak euren artean bakarrik gurutza zitezkeelako, ez gurasoekin.[5] Hala ere, Hermann Joseph Mullerrek 1918an frogatu zuen Vriesen barietate berriak hibrido poliploideen emaitza zirela, mutazio genetiko azkar baten ordez.[5]

Onagra, dirudienez saltazio bidez espezie berriak sortu dituen landarea.

Hasiera batean, De Vries eta Morganek, uste zuten mutazioak hain handiak zirela non azpiespezie edo espezie bezalako forma berriak sortzeko gai ziren. Morganek 1910eko fruituen euliekin egindako esperimentuekin iritziz aldatu zuten, honetan mutazioak isolatu zituen begi zuriak bezalako ezaugarriak lortzeko. Mutazioek mendeliar ezaugarri txikiak irudikatzen zituztela ikusi zuen, populazio batean zehar, onuragarriak zirenean bakarrik hedatuko zirenak, hautespen naturalak lagunduta. Honek sintesi modernoaren sorburu eta indar ebolutibo bezala mutazionismoaren amaieraren hastapena irudikatu zituen.[2]

Biologo garaikideek mutazioak eta hautespenak eboluzioan eragina dutela onartzen dute; iritzi orokortua da, mutazioak aldakuntza formako hautespenerako materiala ematen duen arren, ausazkoak ez diren emaitza guztiak hautespen naturalak eragiten dituela. [6] Masatoshi Neik, aldiz, argudiatzen du mutazio bidezko genotipo eraginkorragoak ekoiztea funtsezkoa dela eboluziorako, eta eboluzioa, askotan, mutazioek mugatzen dutela.[7] Teoria endosinbiotikoak sinbiogenesiak eragindako jauzien bilakaeraren gertakari bakan baina garrantzitsuak barne hartzen ditu.[8] Carl Woese eta bere lankideek iradoki zutenez, bakterio, archaea eta eukarya domeinuetan RNA sinadurarik ez egoteak leinu nagusi hauek zelulen eraketan jauzi handien bidez gauzatu zirela erakusten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Stoltzfus, Arlin; Cable, Kele. (2014-11-01). «Mendelian-Mutationism: The Forgotten Evolutionary Synthesis» Journal of the History of Biology 47 (4): 501–546.  doi:10.1007/s10739-014-9383-2. ISSN 1573-0387. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  2. a b Bowler, Peter J.. ((1992 [printing])). The eclipse of Darwinism : anti-Darwinian evolution theories in the decades around 1900. Johns Hopkins University Press ISBN 0-8018-4391-X. PMC 26547189. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  3. Bowler, Peter J.. (2003). Evolution : the history of an idea. (Third edition, completely revised and expanded. argitaraldia) ISBN 0-520-23693-9. PMC 49824702. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  4. Larson, Edward J.. (2004). Evolution : the remarkable history of a scientific theory. Modern Library ISBN 0-679-64288-9. PMC 53483597. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  5. a b Endersby, Jim. (2007). A guinea pig's history of biology. Harvard University Press ISBN 978-0-674-02713-8. PMC 132681500. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  6. Wagner, Günter P.. (2013). «The Changing Face of Evolutionary Thinking» Genome Biology and Evolution 5 (10): 2006–2007.  doi:10.1093/gbe/evt150. ISSN 1759-6653. PMC 3814208. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  7. (Ingelesez) Stoltzfus, Arlin. (2014). «In search of mutation-driven evolution Nei, Masatoshi. 2013. Mutation-Driven Evolution. Oxford University Press, Oxford, 256 pp. ISBN 978-0-19-966173-2 (hardcover).» Evolution & Development 16 (1): 57–59.  doi:10.1111/ede.12062. ISSN 1525-142X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  8. Horizontal gene transfer. (2nd ed. argitaraldia) Academic Press 2002 ISBN 978-0-12-680126-2. PMC 162129432. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]