Diptera
Itxura
(«Euli» orritik birbideratua)
Diptera | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Diptera Linnaeus, 1758 |
Azpiordenak | |
|
Dipteroak (Diptera, grezieratik: di = bi, eta pteron = hego) soilik bi hego dituzten intsektuen ordena bat dira. Talde honetako espezeei atzeko hegoak halterio bilakatu zaizkie. Multzo honetakoak dira etxe-euliak, eltxoak eta ezparak. 120.000 espezie deskribatu dira, baina 240.000 baino gehiago direla kalkulatu da.
Animalia hauen elikadura mota askotakoa izan daiteke: fitofagoak, haragijaleak, parasitoak edo saprofagoak dira. Gehienek 10-20 egun behar dituzte arrautzetik irten ondoren heldu bihurtzeko. Hiruzpalau larba aldi igarotzen dituzte. Larbak zizare formakoak dira eta ez dute hankarik.