Saltsjökvarn

Koordenatuak: 59°18′53″N 18°06′34″E / 59.31472°N 18.10944°E / 59.31472; 18.10944
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saltsjökvarn
Kokapena
Koordenatuak59°18′53″N 18°06′34″E / 59.31472°N 18.10944°E / 59.31472; 18.10944
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1861
Saltsjökvarn itsasotik ikusita, 2005eko abuztuan.

Saltsjökvarn Suediako eraikin historiko bat da, Nacka udalerriko Danviken auzoan kokatua. Gaur egun bizitegi eremua bada ere, garai batean ehotze industria gunea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mannagrynskvarnen eraikina, 1923an eraikia.

Saltsjökvarn Holmberg & Möller konpainiaren ekimenean du jatorria. Enpresa hau 1861 urtean sortu zen, Stockholm inguruko hainbat errotatan alea ehotzeko.

Hala ere, garapen tekniko eta komertzialak artezketa kontsumo-lekuan (Stockholm) kontzentratu beharra ekarri zuen. Hori dela eta, 1888an, Danvikengo Ospitaleak lursail bat erosi zuen, ospitaleko eraikin nagusiaren ekialdean. bertan lurrun bidezko errota-lantegi modernoa eraiki zen, 1890ean amaituz AW Bergström arkitektoaren zuzendaritzapean.

Lantegia Saltsjön itsasadarrean kokatu zen, Mälaren aintziraren sarreran, horregatik lantegi berriari Saltsjöqvarn izena eman zitzaion ("Gatz Errota"). Enpresa hainbat arlotan aitzindaria izan zen: 1909an errota-laborategi bat sortu zuten; 1916an, lurrun-energiatik energia elektrikora pasatu ziren; 1923an semola ehotzeko lantegia sortu zuten; 1923an, baita ere, mannagryn (gari-krema) fabrika eraiki zuten.

1970eko hamarkadara arte, lantegian hainbat eraikin berri egin ziren. Enpresa 1988an itxi zen; eta nahiz eta biltegi eta siloak eraitsi, bi eraikin (1890 eta 1923koak) kontserbatu dira.

Errotaren osteko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an, NCC eraikuntza enpresak Saltsjökvarnengo lurrak erosi zituen: eraikin handia, mannagrynskvarnen delakoa eta Danvikengo Ospitala . 2010era arte 450 etxebizitza eraiki ziren bertan; gaur egun, Saltsjökvarn auzo osoaren izendapena delarik.

Mannagrynskvarnen eraikina berritu eta bizitegi bihurtu da. Haren dorrea, esate baterako, sei solairuko etxebizitza bat da. Eraikin handiak Marina Tower hotela eta 20 bat apartamentu ditu. Danvikengo Ospitalea berritu eta birsaldua izan da, eta Parke Barroko delakoa du aurrean. Kaia Thorbjörn Anderson arkitekto paisajistak diseinatua da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]