Salvador d'Horta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salvador d'Horta

Bizitza
JaiotzaSanta Coloma de Farners1520ko abendua (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaAragoiko koroa
HeriotzaCagliari1567ko martxoaren 18a (46 urte)
Hobiratze lekuaSanta Rosalia (Cagliari) (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraklay brother (en) Itzuli
Santutegia
Martxoaren 18
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena
Horta de Sant Joango Frantziskotarren Komentuko klaustroa; han 12 urte bizi izan zen.

Salvador d'Horta (gaztelaniaz: Salvador de Horta) (Santa Coloma de Farners (Tarragona, 1520ko abendua-Cagliari, 1567ko martxoaren 18a) Kataluniako erlijioso frantziskotarra izan zen, mirari egile ezaguna, Eliza katolikoaren santu bezala gurtua, bere liturgi memoria martxoaren 18an ospatzen da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santu izango zena Santa Coloma de Farnersen jaio zen, 1520ko abenduko egun batean. Salvador Pladevall y Bien izenez, herriko ospitalean jaio zen, non bere gurasoak morroiak ziren. 1534an umezurtz geratu zen, eta Bartzelonara joan zen. Han, hainbat ofizio egin zituen (zapatariarena, besteak beste), bere burua eta Blasa arreba mantentzeko. Arreba ezkondu zenean, Salvador gazteak bizitza erlijiosoan aritzeko nahia gauzatu ahal izan zuen. Montserrateko beneditarren monasterioan egonaldi bat egin ondoren, 1541eko maiatzaren 3an Bartzelonako Santa Maria de Jesús frantziskotarren komentuan sartu zen, frai Salvador izenarekin. 1542an Tortosako komentura bidali zuten.

Ondoren, beste komentu batzuetara bidali zuten, horien artean Bellpuigekoa, Horta de San Juan, non hamabi urtez egon zen, 1547tik 1559ra, Reus eta Madril. Madrilen Filipe II.a erregeak harrera egin zion, eta lekukoen arabera, katalanez zuzendu zitzaion. Lanik xumeenak eta neketsuenak egin zituen beti, hala nola atezain edo sukaldari lanak. Bitartean, bisita etengabeak jasotzen zituen, taumaturgo fama baitzuen eta mirakuluak egin zitzakeela esaten baitzen. Salvadorren ospe horrek deseroso jartzen zituen bere nagusiak, eta komentu batetik bestera etengabe aldatu zuten. Bartzelonan Inkisizioak auzipetu zuen bere mirariengatik, baina karguetatik absolbitu zuten eta ez zuen zigorrik jaso.

Bere azken lanpostu Cagliariko (Sardinia) Santa Maria di Gesù komentua izan zen; bertara 1565eko azaroan iritsi zen. Bertan sukaldari lanak egin zituen eta mirariak egiten jarraitu zuen. Komentu honetan gaixotasun baten ondorioz hil zen 1567ko martxoaren 18an.

Salvador d'Horta, Filipe III.ak eskatuta, 1606ko otsailaren 15ean, Paulo V.a aita santuak beatifikatu zuen. 1938ko apirilaren 17an Pio XI.ak kanonizatu zuen. Santuaren gorpuzkinak Sardinian gordetzen dira.[2]

Neska bizkaitar mutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira honek bertsio desberdinak ezagutu ditu; horrela jaso zuen Martin Anso idazleak. Bikote bizkaitar bat Horta de Sant Joango komenturaino joan eta Salvadorri alaba sendatzeko eskatu zioten. Neskatoa gormutua zen, eta, jainkoarren, mintzamena emateko eskatu zioten. Salvadorrek esan zien kuidadorik gabe joateko, Ama Birjinari bederatziurren bat egiteko eta, horrela, alabak hitz egingo zuela. Halaxe egin dute senar-emazte bizkaitarrek. Bederatzi egunen buruan miraria gertatu omen zen: neskatoak hitz egiten zuen. Hala ere, bizkaitarrak ez zeuden pozik; alabak hitz egiten zuen, baina katalan hutsez, ordea, eta haiek, berriz, euskaldunak ziren. Bizkaitarrak joan ziren berriro komentura eta Salvadorri arazoaren berri eman zioten. Fraideak, aldiz, azkar asko lasaitu zituen: “Ez kezkatu —esan zien—, segi zuen herrira eta, muga pasatu bezain pronto, alabak euskaraz egingo du”. Halaxe egin zuten eta, kronikek diotenez, pertsona askok lagundu zieten bidean, mirariaren testigu izan nahi zutelako. Muga pasatu bezain pronto, neskatoa natural-natural euskaraz hasi zen.[3] [4]

Kondaira honen beste bertsioetan neskatoa eta familia ez dira bizkaitarrak, Gaztelakoak baizik. Azkenik, Joseph Bonetak bere Gracias de la Gracia, saladas agudezas de los santos liburuan beste zaldun nafarra aipatzen du eta neska, berriro ere, gormutua; azken bertsio honetan ez da hizkuntzaren arazorik aipatzen.[5]

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseph Boneta: Gracias de la Gracia, saladas agudezas de los santos:insinuacion de algunas de sus virtudes, exemplos de la virtud de la eutropelia [3]. Salvador d'Hortari bi kapitulu eskaintzen dizkio Bonetak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]