Edukira joan

San Bartolome eliza (Oikia)

Koordenatuak: 43°16′58″N 2°13′56″W / 43.2827°N 2.23223°W / 43.2827; -2.23223
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Bartolome eliza (Oikia)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Koordenatuak43°16′58″N 2°13′56″W / 43.2827°N 2.23223°W / 43.2827; -2.23223
Map
Ondarea
18

San Bartolome eliza Oikia herriko eliza da, Zumaiako auzo honetako parrokia.

Elizaren aipuak dira, 1344. urtekoak, Oikia herriaren lehen aztarna idatziak.[1] Baina lehen eraikin zahar haren aztarnarik ez dago 21. mendeko eraikinean. Kontserbatu den eraikinean, XVIII. mendeko dorretxoak dira ezaugarri nagusia.

Barruan, erretaula zaharra da aipagarriena (sarreraren ezkerraldean dagoena), Andres Araozena izan daitekeena eta XVI. mende erdialdekoa. Erretaularen erdian San Bartolome azaltzen da; gaina desagertutako irudi batek beteko luke, eta erremate gisa Jaungoiko guztiahalduna izango luke, frontoi triangeluar barruan. Alboetan bi ebanjelari ditugu oinarrian: Lukas eta Markos, eta, horien gainean, San Bartolomeren martirioaren bi pasarte. San Bartolomeren gorputz larrutuan ikus dezakegu anatomiarekiko zuen interesa. Bigarren solairuan Kristoren Pasioaren bi eszena ditugu: Kristo Pilatosen aurrean bata, eta Kristo Kaifasen aurrean bestea.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Baleike. (2018-05--21). «Oikiaren historia azaldu zuten atzo San Bartolome elizan - Zumaia» Zumaiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  2. «Zumaia » Artea » Oikiako San Bartolome :: Zumaia Turismoa Atala» web.archive.org 2009-04-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]