Oikia
Oikia | |
---|---|
![]() | |
![]() Oikiako San Bartolome eliza. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Zumaia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′56″N 2°13′56″W / 43.28222°N 2.23222°W |
Demografia | |
Biztanleria | 357 (2023) |
Oikia Zumaiako (Gipuzkoa) ekialdean dagoen auzo bat da[1].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urola Kosta eskualdean kokaturik dago eta Urola ibaiak egiten duen meandro batek inguratzen du. Herriaren erdigunean muino baten magalean kokatzen da, Zumaiatik 4 kilometro barnealdera. Herriaren azpialdean, Urola ibaiaren ertzean, nekazal eremu laua dago.
A-8 autobdeak zeharkatzen du Oikiako lurraldea.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oikiako biztanleria |
---|
![]() |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo aipamena XIII. mendearen hasierakoa da. 1203. urteko agiri batean Sancha Pedriz de Uztunigak Iratxeko monasterioari Elizmendiko Andre Mariaren monasterioa eta Oikiako San Migel eliza eman zizkiola aipatzen da. Agiri hartan Oiquina eta Oyquina grafiak ikusten dira.[2]
1347. urtean Alfontso XI.a Gaztelakoak Zumaiari fundazio pribilegioa eman zion eta Oiquina eta Narruondo hari dagozkiola zehaztu zuen. 1480. urtean Oikiako haranak eta Aizarnazabalgo kontzejuak Zumaiatik bereizteko eta Zestoara sartzeko eskaria egin zuten. Zumaiak aurre egin zien. Sei urtez luzatu zen epaiketa eta Errege-erregina Katolikoek Zumaiaren aldeko epaia eman zuten 1486ko azaroaren 9an.[2]
XVI. mendean Mantzisidor familia zen Oikiako haranean nagusi. 1536rako dagoeneko Urola ibaia zeharkatzeko Mantzisidor zubia eraikita zegoen eta portu txiki bat zuen alboan. Igartza izena zuen burdinola bat eta errota bat ere bazeuden eta horrek erakusten du merkataritza jarduera bat bazela Oikian. Mende berean Pedro Etxabek itsasontziak egin zituela ere jakina da.[3] Garai hartatik burdin olak ere izan ziren Oikian.[3]
1698an eta 1818an ere saiatu zen Oikia Zumaiagandik bereizten baina kasu hauetan ere epaileek Zumaiaren alde egin zuten.[2]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazal eremua den arren industria jarduera izan du Oikiak azken bost mendeetan.
XVI. mendeko burdin ola horietatik XIX. mendean Iraulika fabrika sortu zen, zementugintza jardueraren aurrekaria izango zena, eta ondoren zentral elektrikoa bihurtu zen.[3]
1965. urtean Muebles Xey altzarien enpresa sortu zen Zumaian, baina 1971. urtean suak erre egin zuen eta Oikiara lekualdatu zen. 2017an itxi zituen ateak.[4] 1966. urtean Guascor enpresa sortu zen.[5]
1972. urtean Pollos Oikina izeneko enpresa sortu zen, hegaztien hiltegia. Hasiera hartan oilaskoek zinta bat eramaten zuten lepoan eta "gorbatadun oilaskoak" izenarekin egindako kanpaina oso ezagun egin zen.[6] 1999. urtean Avícola de Oikina S.A. izena hartu zuen.[7]
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1860an Oikiak 270 biztanle zituen eta hurrengo hamarkadetan ez da asko aldatu[8]. 2023ko erroldaren arabera 357 biztanle ditu, horietatik 162 herri kaskoan.[9]
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkera hitz egiten da; biztanleriaren % 85 da euskalduna.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herri txikia den arren 1888tik eskola izan du Oikiak[3]. Gaur egun 40 ikasle inguru ditu. 2018an Gipuzkoako Eskola txikien festa antolatu zuen eta 2020ko urtarrilean eraikin berria inauguratu zuen herriaren gainaldean.[10]
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipagarriak dira XVI. mendeko San Bartolome parrokia eliza (XVI. mendeko erretaula)[11] eta Etxabe, Goiburu-bekoa eta Kondekua oinetxeak.[2]
Oikiar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baltasar Etxabe Orio (1548-1619 edo 1623), margolaria.
- Santiago Salegi Arakistain (1904-?), pilotaria.
- Iñaxi Etxabe (1933-2020), bertsolaria.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Goiburu-bekoa baserria, ondare izendapena duena.
-
Herriguneko etxe bat.
-
Epiola Azpi baserria, ondare izendapena duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Oikia auzoa -Zumaia - Directorio geográfico y callejero» b5m (kontsulta data: 2024-09-25).
- ↑ a b c d «OIKIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-09-23).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Roteta, Ane. (2018-05-19). «“Zumaiako auzoa izan arren, oikiarrak garela esaten dugu. Nortasun eta historia handia duen auzo bat da Oikia”» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-09-25).
- ↑ Xey – Grupo Mobiliario del Urola, S.L. | ZIIZ. (kontsulta data: 2024-09-25).
- ↑ (Ingelesez) «About Us» Guascor Energy (kontsulta data: 2024-09-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) B, J.. (2007-12-17). ««Los pollos con corbata»» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-09-25).
- ↑ «AVICOLA DE OIKINA SA (CIF A20681151) - Informe de la empresa» www.empresia.es (kontsulta data: 2024-09-25).
- ↑ Pablo de Gorosabel. (1862). Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa. Tolosa: Imp. de Pedro Gurruchaga, 239-330 or..
- ↑ «Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es (kontsulta data: 2024-09-25).
- ↑ «[Bideoa Oikiako eskola berria inauguratu dute»] Zumaiako Udala (kontsulta data: 2024-09-25).
- ↑ «Zumaia » Artea » Oikiako San Bartolome :: Zumaia Turismoa Atala» web.archive.org 2009-04-19 (kontsulta data: 2024-06-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |