San Bernardoren astoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Bernardoren astoa
Jatorria
Sorrera-urtea1450
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaEspiritu Sainduaren eliza (Baiona)
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona

San Bernardoren astoa (frantsesez: L'âne de saint Bernard) Baionako Espiritu Sainduaren elizan ikus daitekeen erlijio objetua da. Berez, eskultura multzoak Egiptora ihesaldia irudikatzen du: Andra Maria, haurra eta astoa. Espezialisten iritziz, XVI. mende hasierako lan hau, benetako altxorra da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Bernardoren astoa haritz-egur margotuan eta urreztatuan dago egina. Taldea haritz enbor bakar batetik landua zegoen, animaliaren burua eta lepoa izan ezik. Eskala handikoa da: 1,70 metro altueraz x 1,30 metro zabaleraz.[1] Ama Birjina astoaren gainean eserita dago eta Jesus Haurra bularrean besarkatuta, alkandora soinean eta perlekin egindako lepoko bat jarrita dauka (perlak ziur aski anbarrezkoak dira). Haurrak ere bihotz bat zintzilik darama; haren ezkerreko eskuan txori bat ikus daiteke. Ama Birjinak burua zertxobait makurtuta dauka, begiak beheratuta. Bere beroki handiak oinen puntak erakusten ditu; behatz biribileko oinetakoekin jantzita dago, bidaiarien oinetakoak, alegia.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]