San Esteban eliza (Zabaldika)

Koordenatuak: 42°51′22″N 1°34′53″W / 42.856036°N 1.5815°W / 42.856036; -1.5815
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Esteban eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaEsteribar
Koordenatuak42°51′22″N 1°34′53″W / 42.856036°N 1.5815°W / 42.856036; -1.5815
Map
IzenaEztebe
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-283
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
283
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Esteban eliza Esteribarko Zabaldika kontzejuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean handitzeren bat izan zuen Erdi Aroko eraikina da. Oinplano angeluzuzena eta abside laua du. Atea epistolaren horman du, eta dorrea oinaldean, habeartearen gainean. Bertan, 1377ko data duen kanpai gotiko bat dago, Nafarroako zaharrena dela uste dena. Barruan, absidean, XVI. mende amaierako erretaula errenazentista bat dago. Egilea Pedro Arraidu dela dirudi, baina Juan Gazteluzarren balizko esku-hartzeari buruzko datuak ere badaude. Predela, bost kaletan banatutako hiru gorputz eta atikoa ditu. Sagrarioa ere garaikoa da, erliebeekin ornatutako bi gorputzekin. Erretaularen muturreko kaleek erliebeak dituzte; barrukoek, berriz, mukulu biribileko eskulturak dituzte, San Esteban titularrarenak eta Ama Birjinaren Jasokundekoa barne.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]