San Gregorio ermita (Iñarbil)

Koordenatuak: 43°10′28″N 1°26′48″W / 43.17433°N 1.44678°W / 43.17433; -1.44678
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Gregorio ermita (Iñarbil)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBaztan
Koordenatuak43°10′28″N 1°26′48″W / 43.17433°N 1.44678°W / 43.17433; -1.44678
Map
Historia eta erabilera
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

San Gregorio ermita baseliza kristaua da, Nafarroa Garaiko Erratzu herrian dagoena, Iñarbil auzoan.[1]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habearte bakarreko oinplano laukizuzena du, sabai aizunarekin. Atzealdean sakristia dago, eta elizpe txiki bat aurrealdean, alboetako murruen luzapenak eratua eta burdin sarearekin itxia. Elizpean dago sarrerako atea, bi alboetan leihoak dituena. Bi isurkiko teilatua dauka, eta kanpai-horma txiki bat.[2]

Aldarean San Gregorio Magnoren irudia dago. Haren eskuinean Jesusen Bihotzaren irudia, eta Mariaren Bihotzarena ezkerrean.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermitaren ataria

San Gregorioren omenezko lehenbiziko ermita XVII. mende hasieran eraiki zuten Erratzun.[oh 1] Gaur egungoa baino gorago zegoen, Elorrietako bidean, Arginen bordaren ondoan; oraindik ere, San Gregorio izena ematen saio alderdi horri.[4]

1772an, Joaquina Iturriria y Hernandezek, erratzuar jatorriko madrildarrak,[oh 2] testamentuan dirua utzi zuen kapilau-sari bat sortzeko eta, era horretan, San Gregorion bere arimaren aldeko mezak eman zitezen.[3]

Konbentzioaren Gerran espainiarrek gotorlekua ezarri zuten ermitaren ondoan, Elorrietako bidea babesteko. 1794ko ekainaren hasieran, frantziarrek eraso zuten, eta su eman zioten baselizari; bertako erretaula eta irudiak ere kiskali ziren.[3][5] Gerra ondoan, orain dagoen tokian berreraiki zuten, Iñarbilen.[4]

Gaur egun, martxoaren 12an ematen da meza bertan. Lehenagoko denboretan maiatzeko egun batez ere izaten zen. Santua entzumeneko gaixotasunen zaindaritzat zeukaten.[3]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1637ko mapa batean agertzen da Erratzuko San Gregorio baseliza.
  2. Haren aita, Pedro Iturriria (Erratzu, 1685-1756), Madrilgo gortean kokatutako negozio-gizona izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. López Sellés, Tomás. Contribución a un catálogo de ermitas de Navarra. culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  2. Iñarbil. Atlas del patrimonio histórico cultural navarro, lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  3. a b c d Erratzuko ermitak. erratzukokontuak-ballarena.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  4. a b Sagües, Manuel. Iñarbil Lavadero de terna y poesía. Noticias de Navarra, 2017ko azaroak 12, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  5. Sales Tirapu, José Luis, Azanza López, José Javier. Sombras en el patrimonio artístico navarro: la guerra contra la convención en el Baztán. sehn.org.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]