San Juan Bautista (Paraguai)
San Juan Bautista | |||
---|---|---|---|
Paraguaiko udalerria | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Paraguaiko departamendu | Misionesko departamendua | ||
Posta kodea | 4700 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 26°38′00″S 57°10′00″W / 26.6333°S 57.1667°W26°38′00″S 57°10′00″W / 26.6333°S 57.1667°W | ||
![]() | |||
Azalera | 2165 km² | ||
Altuera | 61 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 33.785 | ||
Dentsitatea | 15,61 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | gaztelania eta Guaraniera | ||
sanjuanbautista.gov.py |
San Juan Bautista Paraguaiko udalerri bat da, Misionesko departamenduan kokatua. 2.314 km²ko azalera du eta 2018ko estimazioen arabera 23.062 biztanle zituen.[1]
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriko jaiak ekainaren 24an ospatzen dira San Joanen omenez. Sanjoanetan erromeriak, zaldiketak, zaldikoen hezteak eta zezenketak egiten dira. Horrez gain, janari tipikoa dastatzeko aukera dago; hala nola, batiburrilloa, haragi errea hesolan (gaztelaniaz: asado a la estaca) eta kavurea (guaranieraz: kavure, gaztelaniaz: caburé).
2001az geroztik hiriko udalak eta Batiburrilloaren Batzordeak Batiburrilloaren, Sirikiaren eta Sanjoandar Txorizoaren Nazioarteko Jaialdia antolatzen dute urtero. Paraguaiko Turismo Idazkaritza Nazionalak interes turistiko nazionaleko jaialdi izendatu zuen 2019an, 1408/2019 zenbakidun ebazpenaren bidez.[2]
Sanjoandar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Agustín Pío Barrios (1885-1944): gitarra-jotzailea eta musikagilea.
- Sebastian Sasiain Zubillaga (1900-1976): nekazaria, batiburrillo plater tipikoaren eta siriki edariaren sortzailea.
- José del Rosario Diarte (1910-1955): harpa-jotzailea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Dirección General de Estadística, Encuestas y Censos. (2015). (pdf) Paraguay. Proyección de la Población por Sexo y Edad, según Distrito, 2000-2025. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015eko urriaren 16a) (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 30a).
- ↑ (Gaztelaniaz) Secretaría Nacional de Turismo del Paraguay. (2019-12-10). San Juan Bautista prepara su XIX edición del Festival del Batiburrillo. (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) San Juan Bautistako udalaren webgunea