Sebastian Sasiain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Sasiain
Bizitza
Jaiotza Leintz Gatzaga, 1900
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Talde etnikoa euskalduna
Heriotza 1976 (75/76 urte)
Jarduerak
Jarduerak nekazaria

Sebastian Sasiain ZubillagaPaíno txerazko ezizenaz ezaguna Paraguain[1] — (Leintz Gatzaga, Gipuzkoa, 1900 inguruan - Paraguai, 1976) Paraguaira lanera joandako gipuzkoar nekazaria izan zen. Ezaguna da Paraguaiko Misionesko departamenduko gastronomiako bi jan-edan tipikoren sortzailea izateagatik: batiburrillo platera eta siriki edaria.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900 inguruan Leintz Gatzagan jaioa, 1900eko maiatzaren 14an bataiatu zuten.[3]

1926an, 26 urte zituela, Paraguaira emigratu zuen bere emazte Brigida Zubia Erostarberekin batera eta San Juan Bautistan jarri ziren bizitzen.[1] Urte berean, Paraguain kokatu eta gutxira, Sasiainek batiburrillo jakia eta siriki edari alkoholdun konbinatua sortu zituen.[4] Sebastianek asmatutako jan-edanak Paraguaiko Misionesko departamenduko gastronomian errotu dira. 2001az geroztik San Juan Bautistako udalak eta Batiburrilloaren Batzordeak Batiburrilloaren, Sirikiaren eta Sanjoandar Txorizoaren Nazioarteko Jaialdia antolatzen dute urtero.[5]

1976an hil zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Asunciongo EEa partaide omenaldia egingo zaio Paraguain Sebastian Sasiain Zubillaga euskaldunari» EuskalKultura 2012-06-19 Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  2. (Gaztelaniaz) «Chorizo sanjuanino y batiburrillo platillos tradicionales de San Juan» ABC Color 2020-03-20 Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  3. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. Sebastian Sasiain Zubillagaren bataio-agiria. Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  4. (Gaztelaniaz) Montiel, Rafael. (2012-07-06). «Presentan la historia del batiburrillo» ABC Color Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  5. (Gaztelaniaz) Secretaría Nacional de Turismo del Paraguay. (2019-12-10). San Juan Bautista prepara su XIX edición del Festival del Batiburrillo. Noiz kontsultatua: 2020-04-19.
  6. (Gaztelaniaz) «Batiburrillo, el icono culinario de Paraguay que implantó un emigrante vasco» Hoy 2020-01-26 Noiz kontsultatua: 2020-04-20.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]