San Kalistoren katakonbak
San Kalistoren katakonba | |
---|---|
Catacombs of Rome | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°51′32″N 12°30′40″E / 41.858878°N 12.511058°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Kalisto I.a |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte paleokristaua |
San Kalistoren katakonbak Erromako kalistiar eskualdean. Via Appia, via Ardeatina eta via delle Sette Chiese ondoan, dagoen hilerri bat dira.
Katakonba hauen jatorria II. mendean kokatu da; 15 hektarea dituzte, maila desberdinetan antolatutako 20 kilometroko galeria-sare batez. Sakonera, bestetik, 20 metrokoa da. Hilobi horietan martiri asko lurperatu izan ziren, 16 aitasantu, kristau eta elizgizon arruntekin batera. III. mendean gero aita santu izango zen Kalisto diakonoa hilerriaren administratzaile izendatua izan zen eta hortik egungo izena. Une hartan Erromako hilerri ofiziala bihurtu zen.
Katakonba hauen zonaldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katakonben kanpo aldean bi basilika txiki ikus daitezke; basilika horiek hiru abside dituzte eta, horregatik, Tricoras izena jaso dute. Lur azpiko zonaldean esparru desberdinak bereizi dira:
II. mendekoak (zaharrenak):
- Lucinako kriptak
- Aitasantuen zonaldea
- Santa Zeziliaren zonaldea
III. mendekoak:
- San Milziadesko zonaldea
- San Caio eta San Eusebioren zonaldeak
IV. mendekoak:
- Mendebaldeko zonaldea
VI. mendekoak:
- Liberianako zonaldea
Bertan lurperatutako Aita santuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zeferino (?)
- Urbano I.a
- Pontziano
- Antero
- Fabian
- Kornelio
- Luzio I.a
- Eztebe I.a
- Sixto II.a
- Dionisio
- Felix I.a
- Eutikiano
- Kaio
- Eusebio
- Miltziades
- Damaso I.a