San Migel eliza (Artazu)
Appearance
San Migel eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Artazu |
Koordenatuak | 42°41′32″N 1°50′20″W / 42.69209593°N 1.83886306°W |
San Migel eliza Mañeruibarreko Artazu udalerrian dagoen Erdi Aroko kristau eliza da. XVIII. mendean zaharberritu zen.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorriz, eraikuntza gotikoa zen, baina XVIII. mendean zaharberritze luze baten ondorioz, ezaugarri neoklasikoko ezaugarriak nagusitu ziren, elizak gaur egun duen itxura hartuz.
Eraikinak, gurutze latindarraren oinarria dauka, aurrealde laukizuzenarekin. Elizaren kanpoaldean, eraikuntza fase ezberdinak nabarmentzen dira, sarrera ateak esaterako, erdi puntuko arku pizkundetarra dauka. Sakristian, San Miguel aingeruaren XVI. mendeko irudi bat dago, kaliz batzuk, eta zilarrezko gurutze neoklasiko bat.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Entziklopedia Handia | ARTAZU. (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).