Artazu
Artazu | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Herriko ikuspegia hegoaldetik | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Lizarra | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Posta kodea | 31109 | ||
INE kodea | 31039 | ||
Herritarra | artazuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°41′02″N 1°50′23″W / 42.68398105°N 1.83985039°W42°41′02″N 1°50′23″W / 42.68398105°N 1.83985039°W | ||
Azalera | 6,03 km² | ||
Garaiera | 337-566 metro | ||
Distantzia | 27,3 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 117 (2021: ![]() | ||
Dentsitatea | 19,4 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,86 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 80 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,49 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 12,10 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.artazu.es |
Artazu[3][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Lizarrako merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 27,3 kilometrora. Altuera 337 eta 566 metro artekoa da, eta 6,03 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 117 biztanle zituen.
Artazu Mañeruibarreko herri txiki bat da, Arga ibaiak inguratzen duena, eta handik hurbil dago, herria dagoen muinoa gaindituz. Gares eskualdeburutik eta Iruñea hiriburutik gertu dagoenez, herriak biztanle asko galdu ditu XX. mendearen hasieratik. Oraindik geratzen diren biztanleen artean, Garesen edo Iruñerrian egiten dute lan ia guztiek, erosketak eta bestelako beharrak ere bertan egiten baitituzte.
Bertako biztanleak artazuarrak dira.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artazu toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Artazu ("artázzu" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]
- Artaçu (1007)
- Artazu (1027)
- Arthaz (1106)
- Artaz (1117)
- Artaçu (1196)
- Artaço (1246)
- Artaçu (1366)
- Artazu (1534)
- Artaçu (1591)
- Artazu (1802)
- Artazu (1926)
- Artazu (1990)
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mikel Belaskok dioenez, Artazu euskal jatorriko toponimoa da. Bere esanahia ia gardena da, arta hitzak ("arte" zuhaitz motaren konposizioan aldaera) eta -zu ugari atzizkiak osatzen baitute. Beraz, "arte ugari dituen lekua" edo "artadia" esan nahi du.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artazuko armarriak honako blasoi hau du:[5]
« | Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago. | » |
Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artazuko banderak Artazuko armarria dauka hondo gorri baten gainean.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artazu Mañeruibarreko herri bat da, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Girgillao | Gares | ![]() | |
![]() |
||||
| ||||
![]() | ||||
Mañeru | Gares |
Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Lizarrako merindadearen ekialdeko muturrean.
Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artazuko klima, mediterraneo kontinentala da. Altueraren arabera aldakorrak dira, batez besteko tenperatura 12º eta 14º bitartekoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 inguru izaten dira.
Landaredia landaturiko pinudiak eta ibaien ertzetan dagoen landaredia baino ez da han. Udalerrian zeuden jatorrizko basoak ia erabat galdu dira gizakiaren eragina dela eta.
Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artazun ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2021 urteko erroldaren arabera 117 biztanle zituen Artazuk.[8]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
368 | 469 | 443 | 428 | 460 | 462 | 403 | 399 | 392 | 373 | 325 | 275 | 234 | 136 | 132 | 94 | 105 | 122 | 117 |
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007-2011 | Eva Bengoetxea urra | Elibidea |
2011-2015 | Javier Albizu Sanz | Elibidea |
Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azken agintaldietan Artazuko alkatea Elibidea herri ekimenekoa izan da. 2007an Eva Maria Bengoetxea Urra aukeratu zuten eta taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien %2,63) eta boto zuriak lau izan ziren (%5,41). Abstentzioa %26,92koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Eva Maria Bengoetxea Urra (AE) | 54 | Bai |
Maria Begoña Uharte Irurtzun (AE) | 43 | Bai |
Jose Luis Ruiz Argiñano (AE) | 41 | Bai |
Juan Valdez Sanchez (AE) | 32 | Bai |
Maria Rosario Etxetxipia Senosiain (AE) | 29 | Bai |
2011n egoera bera (Elibidea zerrenda bakarra) izan zen, baina alkate Javier Albizu Sanz hautatu zuten.
Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artazuko udaletxeko idazkaria Girgillao, Mañeru eta Ziraukiko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Iparreko kalea, 2
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Artazu sailkatu zituen hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[13]
Koldo Zuazok, 2010ean, Artazu ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[14]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Mañeruibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Artazu eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,74k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 8,33k eta 2018n % 12,10k.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artazuko herriko jaiak, abuztuaren 15etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira. Horrez gain, urtean zehar San Miguel irailaren 29an ospatzen da, eta Ardoaren eta Lurraren eguna irailaren 10ean ospatu izan da.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- San Migel eliza, Erdi Aroan eraikitako kristiau eliza, XVIII. mendean zaharberritua.
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Artazu - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Estella. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0040-3. PMC 932583344. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Artazu» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ «Albizu Etxetxipia, Lur - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Euskararen egoera Artazu eta inguruko herrietan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|